GipuzkoAPPs

GipuzkoAPPs lehiaketa

Gipuzkoan garatu diren mugikorrentzako dispositiboetarako aplikaziorik onenak saritzen ditugu.

Laguntzak

Diru laguntzak

Berrikuntzako Zuzendaritzak kudeatzen duen diru laguntzei buruzko informazio guztia.

Cursos Congresos y Jornadas

Ikastaro, Kongresu eta Jardunaldiak

Berrikuntzako Zuzendaritzak sustatutako aktibitate agenda.

Top 10

Top 10

Ezagutu Berrikuntzako Zuzendaritzak diruz lagundu dituen proiektu eta web batzuk.

Gaurkotasuna

24/05/2016

Enpresa guztiak, txikiak izanagatik ere, 4.0 Industria-ra egokitu daitezen egingo dugu lan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.105.000 euroko aurrekontua bideratuko du lurraldeko enpresetan fabrikazio aurreratua bultzatzera

2016/04/26

Industria aurreratuaren eta nazioartekotzearen alde 2 milioi euro bideratu ditu Aldundiak

Diputatuen kontseiluaren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Gipuzkoako industria 4.0 indartzeko eta nazioartekotzea sustatzeko diru-laguntzen programak eta deialdiak iragarri dituzte Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, eta Imanol Lasa foru bozeramaleak. Bi programa aurkeztu dira: "Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena" eta "Internazionalizazio Programa", eta hauetarako guztira 2 milioi euro bideratuko dira.

2016/04/20

Aldundiak I+Garen aldeko apustua berresten du eta aurrekontua % 45 igoko du

Ainhoa Aizpuruk esan du Gipuzkoa I+Garen mugarri bihurtu nahi dutela Europan.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuak eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendari nagusiak Ikerketa eta Garapena sustatzeko programak aurkeztu dituzte gaur. Gaur Donostiako CICnanoGUNE zentroan emandako prentsaurrekoan, bi programa desberdin aurkeztu dira: "Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea babesteko programa" eta "Talentua erakartzeko eta heltzeko Fellows Gipuzkoa programa".  Programa horiek 4.760.418 euroko aurrekontua dute, iaz baino % 45 gehiago.

GipuzkoAPPS lehiaketaren finala eta sari banaketa. 2014 Galileo Master sariak.