Gipuzkoa Encounter 2014 #GE08

Hizkuntza: Gaztelania / Euskera

Data: 2014/04/04-06

Lekua: Tolosa

URL: Web gunea

Deskribapena

Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. 2014.an topaketa hau bere zortzigarren ediziora iritsiko da.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan.

  • 400 partehartzaile inguru.
  • 1 Gb/s-ko Internet konexioa.
  • Tolosako Usabal kiroldegian 2.500 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 10.000 € inguru saritan.
  • 3 egun etengabeko ekinean

Helburuak

 Arte Digitala

Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa.
Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.

Jokoak

Jo erronka zure lagunei Gipuzkoa Encounter honen seigarren edizioarako antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!

Software Librea

Gipuzkoa Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.

Hardware

Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.

Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, modding-a gustuko duzun, gamer bat zaren edo beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.

Hitzaldiak eta tailerrak

Beste xehetasun interesgarriak

Jardunaldien Hashtag:: #GE08