KICK OFF GALILEO 2014

Hizkuntza: Gaztelania - Ingelesa

Data: 2014/05/06

Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea - Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53 - Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena

Galileo Masters logo

Galileo Masters 2014 Lehiaketaren aurkezpen ekitaldia

Satelite bidezko Nabigazio Programa Europarra

  • Aplikazio berritzaileak eta enpresen zein ekintzaileen sustapena
  • Galileo Masters 2014 lehiaketaren eskualdeko hasiera GSA (European Global Navigation Satellite System Agency) eta  Anwendusgzentrum GmbH enpresen sustapenerako erakundearen partaidetzarekin.
  • Negozio eta finantziazio aukera berriak bilatzeko aukera aparta. 

Gipuzkoa Berria

Helburuak

Jardunaldi honetan, alde batetik, Galileo Master ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira, eta bestetik, GSA-k satelite bidezko nabigazioko arloan Europak finantzatutako programak eta negoziorako aukerak aurkeztuko ditu.

Galileo Masters ekimena 2004. urtean sortu zen Bavarian, aplikazio berritzaileak sortu eta garatzeko pizgarri gisa  Galileo satelite europarraren bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.

Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen arloan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bilakatu da. Sare hori industrien beharretara zuzenduta dago zeharo eta,  kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.

Parte-hartzaileek informazioa eta aholkuak jasoko dituzte euren ideiak aurkezteko: kontuan hartu beharreko irizpideak, batzordearen ebaluatzeko metodologia, bete beharreko inprimakiak eta ereduak...

Data: Maiatzak 6, asteartea

Ordutegia: 9:30 etatik 11:30 arte
Iraupena: 2 ordu

Lekua: Miramon Teknologia Parkea, Eraikin Nagusia, Areto Digitala

Programa:

9:30 – 9:50 Ongietorria eta sarrera

  • Lore Martinez Axpe (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuaren Informazioko Gizartearen zuzendaria)
  • Aitor Urzelai Inza (Eusko Jaurlaritzaren  Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria)

9:50 – 10:20 Galileo Masters 2014 ekimenaren aurkezpena

  • Kathrin Sturm (Anwendungszentrum GmbH)

10:20 – 10:50 Posizionatzerako eta lokalizaziorako teknologien arloko aukerei eta proiektuei buruzko aurkezpena.

  • GSA-ko (European Global Navigation Satellite System Agency) ordezkari baten.

10:50 – 11:10 Proposamen baten prestaketa: aholkuak, aukeratzeko irizpideak, aurreko deialdien irabazleak.

  • Oihana Otaegui doktorea (Vicomtech)

11:10 – 11:15 Hitzaldien itxiera eta esker-ematea

11:15 – 11:30 Kafea - Harremanetan jartzeko aukera
 

http://www.galileo-masters-gipuzkoa.net
 

Beste xehetasun interesgarriak

Leku erreserba

 

 

Galileo Masters