Betor - Iurgi Arginzoniz (FON)

Hizkuntza: Euskera

Data: 201//06/26

Lekua: Innogunea – Garate Eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50 - Donostia)

URL: Web gunea

Deskribapena

Iurgi Arginzoniz enpresako Produktu eta Ingeniaritza burua da 2009tik. Produktu arduradun gisa jardun duen azken proiektuetariko bat Gramofon da, hodeia eta telefono adimentsuak erabiltzen dituen musika-jogailua, crowdfunding bidez 315.000 dolar lortu dituena. Gramofoni buruz hitz egingo digu Iurgik, sorreratik merkaturatzera arte egindako ibilbideaz, baita FONen egoera zein etorkizunaz ere.

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.

Beste xehetasun interesgarriak

Programa
18:30 – 19:15   Iurgi Arginzonizen hitzaldia, Gari Araolazak moderatua

19:15 – 19:30   Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar