Betor: Ideateca eta jokoen merkatua

Hizkuntza: Euskera

Data: 2012/03/21

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Jokoen merkatua gertutik ezagutzeko aukera emango digu Iruri Knörrek, Ideatecako marketin buruak. Ideatecan hainbat plataformatarako garatu dituzte jokoak; Facebook-en hasi ziren eta orain HTML5ean ari dira, mugikorrentzako aplikazio natiboetatik pasa ostean. Bidean zehar arrakasta handiko jokoak garatu dituzte, hala nola iBasket izenekoa, zazpi milioi deskargatik gora lortu dituena. Eginiko bidean ikasitakoa partekatuko du gurekin Irurik, baita etorkizuna nola ikusten duen ere Bilbo eta Sillicon Valleyn kokatuak egoteak ematen dion ikuspegiarekin.

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.