Enpresen estrategia linguistikoaren kudeaketa

Hizkuntza: Euskera

Data: 2012/04/17

Lekua: ARRASATE

URL: Web gunea

Deskribapena

Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek bere bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituzte eta baliteke, gainera, beste komunikazio kanal batzuetarako hizkuntza irizpideak zehaztuta edukitzea. Baina, nola jokatu behar dute sare sozialetan? Zein izan daiteke estrategia linguistiko egokiena? Azkeneko hilabeteetan, gai hau oinarri hartuta sarean bertan hausnarketa bideratu du EMUNek. Jardunaldi honen helburua, hausnarketa horri segida eman eta ondorio orokorrak ateratzea da.

Helburuak

Enpresek sarean izan beharko lituzketen hizkuntza irizpideen gaineko hausnarketa egitea, Enpresei sare sozialetarako hizkuntza irizpideak definitzeko jarraibideak ematea

Beste xehetasun interesgarriak

Jardunaldien Hashtag: #sarekohizkuntzak