Betor: Javier Etxebeste, Nestoria

Hizkuntza: Euskera

Data: 2012/04/26

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Ibilbide profesional esanguratsua dauka Javier Etxebestek Interneteko proiektuetan zein negozio tradizionaletan. Gure artean Yahoo-ko exekutibo moduan bilakatu zen ezaguna 2000. urte inguruan. 2006an Nestoria etxe-bilatzailea sortu zuen Londresen. Erresuma Batuan hasi eta gaur egun Espainia, Alemania, Italia, Australia, Frantzia, Brasil eta Indian eskaintzen ditu zerbitzuak Nestoriak. Deustuko unibertsitatean irakasle lanetan jarduten du baita ere.

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.