Indusmedia: ENPRESA INDUSTRIALENTZAT MARKETING DIGITALAREN II. KONGRESUA

Hizkuntza: Castellano

Data: 2012/10/23

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Sare Sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multinazionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira.
Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.

Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa...) sare sozialen erabilerari dagozkionak.