Gipuzkoa Encounter 2012

Hizkuntza: Castellano / Euskera

Data: 2012/04/28

Lekua: TOLOSA

URL: Web gunea

Deskribapena

Larunbat honetan abiatuko den Gipuzkoa Encounterrek Tolosako Usabal kiroldegian elkartuko diren 400dik gora partaideen sormena bultzatu nahi du, baita euren formazioa eta lankidetza sustatu ere. Ekitaldia apirilaren 28 eta 30 artean gauzatuko da eta ongi pasatzeko zein ikasteko ekintzez josita egongo da. Horietako jarduera batzuk publiko orokorrari irekiak egongo dira eta doakoak izango dira. Topaketa Euskalamiga elkarteak koordinatzen du eta Tolosako Udalak eta Euskal Fundazioak antolatzen dute, Euskaltelen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren (Spriren bitartez) babesarekin.

Gipuzkoa Encounter 6aren egitarauan ekintza ugari dago: alde batetik, arte digitaleko lehiaketak egingo dira ordenagailu bidezko irudiak eta musika sortzeko, eta programazio jarduerak ere egongo dira. Gainera, bideojoko, software libre eta hardware lehiaketak izango dira; eta partaideei zein publiko orokorrari zuzendutako doako tailerrak eskainiko dira. Horren guztiaren osagarri, jokoak eta lehiaketa dibertigarri mordoa izango da. Halaber, Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutuko ikasle talde batek partyko muntaketa teknikoan parte hartzeko eta ikasteko aukera izango dute.