Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua

Hizkuntza: Castellano

Data: 2012/05/8

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Informazioa bilatzeko, harremanak egiteko, negozioetarako, ikasteko edota garapen pertsonalerako ezinbesteko bilakatu da Internet. Horrenbestez, erronka berriak sortu dira Sarearen inguruan, teknologiaren erabilerak duen izaera instrumentaletik harago doazenak.

Sareari konektatuta dauden hiritarrak gero eta gehiago diren heinean eta tresna teknologikoen erabilera gero eta handiagoa den heinean, orduan eta azkarrago hurbiltzen ari gara sare-gizartea delakora.  Horren ondorioz, gure bizitzako alderdirik oinarrizkoenak aldatzen ari dira: besteak beste, eskola, gure artean erlazionatzeko modua, agintari eta herritarren arteko harremana eta ekonomia eta lehiakortasuna.

Helburuak

III. Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuaren izenburu nagusia honakoa izango da: DESIKASTEN IKASTEN. Izan ere, teknologia eta sareek duten eragin disruptiboa dela eta, orain arte ikasi duguna zalantzan jarri eta zaharkituta gelditu diren kontzeptuak alde batera utzi behar ditugu kontzeptu berriei ongietorria emate aldera. Hots, edalontzia hustu, berriro bete ahal izateko.

Beste xehetasun interesgarriak

Jardunaldien Hashtag: #CIDC