Euskarabildua

Hizkuntza: Euskera

Data: 2012/10/19

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Jardunaldi hauen helburua euskara eta teknologia berrien arteko erreferentziazko zita bat bilakatzea da. Iametza Interaktiboan, Argian eta Ametzagaiña taldean urtetan ari gara lanean euskararen eta teknologia berrien esparruan, merkatuaren joerak jarraitzen ditugu eta bezeroen beharrak entzuten. Hori dela-eta, teknologia berriei eta euskarari buruz hitz egiteko gune bat sortzea bururatu zaigu, beste batzuekin ere ezagutza konpartitzeko, kanpoko esperientziak ezagutzeko, guztion artean ikasteko…

Helburuak

Aurtengoan teknologia berriek euskara bezalako hizkuntza baten erabilera sozialaren zabalkundean nola lagundu dezaketen aztertu nahi genuke, horretarako bertako eta kanpoko esperientziak ezagutuz eta ideiak sortuz, ahal balitz horietatik euskal komunitatearentzat baliagarri izango zaizkion ekimen berriak abiatzeko.