ENPRESA INDUSTRIALENTZAT MARKETING DIGITALAREN IV. KONGRESUA

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2014/10/21

Lekua: Donostia, Salón de Actos Kutxa, Calle de Andia s/n

URL: Web gunea

Deskribapena

Sare Sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira.

Indusmedia

Helburuak

Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da. Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa...) sare sozialen erabilerari dagozkionak.

Kongresua marketing, salmenta eta industri-enpresen arlo komertzialen arduradunei zuzenduta dago.

Egunean zehar 8 hitzaldi entzun, kafe orduan lankide eta hizlariekin hitz egiteko aukera.

Beste xehetasun interesgarriak

Programa

  9:00 -  9:30   Harrera, izen-ematea eta materialen banatzea
  9:30 - 10:00   Biltzarraren hasiera emate ekintza
 10:00 - 10:40   "On&Off Publizitatea" -Jose Ignacio Esnaola
10:40 - 11:20   "B2B enpresen online ospea kudeatzearen garrantzia egungo dispositibo anitzetan" - Esther Checa

11:20 - 11:50   Kafea

11:50 - 12:30   "Nola Web proiektu bati aurre egin eta saiakeran hil ez" - Iñaki Lakarra

12:30 - 13:10   "Lasterketak kronometratzen direnetik, korrika azkarrago egiten da" - Gemma Muñoz

13:10 - 13:45   Mahai-ingurua

14:00 - 15:30   Koktela Hotal Londres y de Inglaterra-n (inskripzioaren barne)

15:30 - 16:00   I. kasu praktikoa
16:00 - 16:30   II. kasu praktikoa

16:30 - 17:00   Kafea

17:00 - 17:30   III. kasu praktikoa
17:30 - 18:00   IV. kasu praktikoa

Prezioa: 30 €