Betor - Telmo Sexmilo (WATTIO)

Hizkuntza: Euskera

Data: 2014/11/05

Lekua: Orona Fundazioa Erakina (9E aretoa) - Campus Galarreta - Jauregi auzoa - 20120 - Hernani

URL: Web gunea

Deskribapena

Energiaren aurrezpenean lagungarriak diren domotika sistema adimentsuak sortzen dituzte Donostiako Wattio enpresan. Gauzen interneta delakoan murgilduta daude eta erabiltzeko errazak diren aparailuak egiten dituzte, adibidez, etxeko termostatoa mugikorretik kontrolatzeko.

Bezeroengana iristeko hainbat modu erabili dituzte, besteak beste, brikolaje saltokiak edota crowdfunding kanpainak; orain gutxi AEBetan saltzen hasi dira Amazon bidez.

Telmo Sexmilo Wattioko arduradunetako bat da eta haien ibilbide eta etorkizunak hitz egingo digu.

 

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.

Beste xehetasun interesgarriak

Programa

18:30 – 19:15   Telmo Sexmiloren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua

19:15 – 19:30   Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar