LibreCon 2014

Hizkuntza: Gaztelania + Ingelesa

Data: 2014/11/11-12

Lekua: Bilbo - Euskalduna jauregia

URL: Web gunea

Deskribapena

SOFTWARE LIBRE ETA TEKNOLOGIA IREKIEN AGENTEENTZAKO TOPAKETA HANDIENA

LibreCon 2014 datorren azaroaren 11n eta 12an ospatuko da Bilbon,  eta aurreko 3 Libre Software World Conference, LSWC edizioen lekukoa jasotzen du. Aurten, ekitaldi handi bat proposatzen da zeinaren helburu nagusia sektore guztietan negozio sorrera eta enplegua  izango den, teknologia libreak, berrikuntza eta ekintzailetasunaren bitartez.

libreconTeknologia irekiak orokorrean, eta Software Librea zehazki, benetako aukera  suposatzen dute. Aukera honek, lehiakortasun handiagoa, aurrezpen handiak eta ekonomia lokalen garapena eskaintzen die munduko enpresa eta administrazio publikoei. Enpresa eta negozio ideia honekin sortzen da ekitaldi hau, zeinaren bitartez, teknologia irekiak, berreskurapen ekonomikoaren buru jarri nahi diren.

Helburuak

LibreCon 2014 maila altuko nazioarteko hizlariak izango ditu. Bere eguneroko lanean, nola teknologia libreak lehiakorragoak izatera lagundu dituzten azalduko dute.

Ez dira faltako sektoreko enpresa liderrak, zeintzuek  erakusketa zonalde bat izango duten, bere azken berriak bisitariei eskaintzeko.

Aurten, gure gizarteko funtsezko 4 ardatz nagusitan oinarrituko da LibreCon:  Osasuna, Heziketa, Industria eta Merkataritza. Zeharkako forman, ibilbideak eta bai sektore pribatuari nola publikoari zuzenduriko ponentziak sailkatuko dira; ardatz bakoitzean garrantzi berezia eskainiko zaiolarik arrakasta kasuei, teknologia libreen kasuetan.

Beste xehetasun interesgarriak

NEGOZIOETARA APLIKATURIKO EZAGUTZA PRAKTIKOA

Espazio bat non batera bizi diren:

KONFERENTZIA AREA

Bi konferentzia aretoak zeinetan ibilbide nagusiak kudeatzen diren: enpresa eta administrazio publikorentzat. Software Libre soluzioetara egokitutako ezagutza praktikoa bilduko dute, arrakasta kasuen bitartez.

TAILERRAK / DEMOAK

Enpresen profil teknikoagoen erakarpena dute helburu nagusitzat eta bere eguneroko lanean bere enpresen IT ekipotan ezarriko dituzten soluzioei buruzko erabakiak hartzen dituzten pertsonei zuzenduta daude. Tailer eta demo hauen helburua, Teknologia Libreko soluzioak aurkeztea da, ikuspegi praktiko batetik eta batzuetan aplikatua ere.

.

tuiter    facebook