Euskarabildua #3 - 2014 edizioa

Hizkuntza: Euskara + gaztelania

Data: 2014/11/06

Lekua: San Telmo Museoa (Donostia)

URL: Web gunea

Deskribapena

"IKTak jakintzaren mesedetan"

Teknologia Berriek beste hainbat esparrutan bezala, eragin nabarmena izan dute baita ere hezkuntzan. Hala ere, sarritan gailu teknologikoen ikusgarritasun hutsaren ikuspuntutik begiratu ohi dugu eszenategia, gure haur, gazte eta helduak makinen morroi bihurtuz.

Irakaskuntza prozesuek hori baino gehiago izan behar dute, metodologiari eta moduei buruz ere hitz egin behar da. Azken finean IKTak hezkuntzaren mesedetan eta menpeko erabili behar dira eta ez alderantziz.

Helburuak

IKTak eta hezkuntzari buruzko 9 hizlarik hartuko dute parte aurtengo Euskarabilduan. Hizkuntzarekin eta teknologia berriekin zerikusia duen eta oso pil-pilean dagoen beste gai honi helduko diote aurtengo edizioan. Beste modu batera esanda, irakaskuntza prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailak baina era berean erronkak mahai gaineratu nahi dituzte, azpimarra berezia jarriz hizkuntzen irakaskuntzan eta bereziki euskara ikasteko prozesuetan. Aurten gainera, berrikuntza nabarmen bat izango dute: arratsaldean talde-dinamika saioak antolatuko dituzte, goizean ikusitako horren inguruan hausnarketa egiteko.

Beste xehetasun interesgarriak

EGITARAUA:

09:00: Aurkezpena

09:15: Hitzaldia: IKaskeTa modu berriei begirada.Maite Goñi - Mondragon Unibertsitatea / Jakintza Ikastola

09:50: Hitzaldia: El universo transmedia en la educaciónAntoni Marín Amatller - Unibersitat Oberta de Catalunya

10:20: Mahai ingurua
Moderatzailea: Josi Sierra - Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Berritzegune Nagusiko IKT aholkulari teknikoaParte-hartzaileak:Neus Lorenzo (Kataluniako Generalitat-eko Hezkuntza ikuskatzailea), Maite Goñi (Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza Ikastolako irakaslea), María José Loureiro (Aveiroko Unibertsitateko irakaslea)GALDEREN TXANDA

11:00: Hitzaldia: Ikuslang proiektuaIker Olkoz eta Asier Iturralde - Iametza interaktiboa

11:15: Hitzaldia: Clip FlairMari Luz Guenaga - DeustoTech

11:30: Atsedenaldia

12:00: Hitzaldia: Ordizia hiri hezitzaileaBelen Maiza - Ordiziako Udala

12:30: Hitzaldia: Las TIC al servicio de la educacion patrimonial en el marco de las Ciudades EducadorasDra. Laia Coma - Escuela Universitaria de Hoteleria y Turismo. CETT-UB

13:30: Atsedenaldia bazkaltzeko

15:00: Arratsaldeko saiorako harrera kafea

15:30-17:30: Talde dinamikak (World Café):

IKTak eta hizkuntzen irakaskuntza

IKTak eta hiri hezitzailea