Interdigitala: IKT eta Nazioartekotzea

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2014/12/10

Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, Arrasate

Deskribapena

"Txina? Zer diozu, Txinara joatea? Zoratuta zaude. Han irabazi dezakegun dirua baina gehiago kostatuko zaigu…". Enpresa askok nazioartekotze prozesua oraindik ere zigor moduan bizi dute aukera gisa beharrean. Badakite beste merkatu eta herrialde batzuetan egon behar direla, baina ez dakite zein den hau egiteko modu egokiena.

Enpresa bat nazioartekotzea, tamaina kontuan hartu gabe, hainbat erronkei aurre egitea eskatzen duen prozesu bat da: produktua egokitu, logistikan pentsatu, helburu diren herrialde horietan pertsonak izatea, kontabilitatea kudeatzea etab. Eta IKT teknologietan ere hainbat erronka gainditu behar izaten dira. Herrialde ezberdinetan kokatuta dauden delegazioen artean informazioa kudeatzeko beharrari erantzun behar zaio. Jatorrizko eta xede den herrialdearen arabera aldatzen diren Internetekin lotutako arautegiak bete behar dira. Eta gainera, gure patenteak kudeatu beharko ditugu nazioartean, gure komunikazioa eta marketin jarduera hedatu, bai offlinean bai onlinean eta beste xede talde bati eta guzti hau, teknologia berriekin zer ikusia duten beste hainbat erronkekin batera.

Helburuak

Interdigitalak nazioarteko ekosistemara salto egiteari buruzko ikuspegi eta esperientzien inguruan eztabaidatzeko eta informazioa trukatzeko foro bat izan nahi du. Honako gai hauek landu nahi dira: baliabideen kudeaketa (zerbitzariak, hosting-ak, Interneteko sarbidea…), nazioarteko Interneteko arautegiak, online ordainketa metodoak, sarera lotutako produktu edo zerbitzuen patenteak, bilatzaileetako nazioarteko posizionamendua etab.

Egitaraua

  • 9:00 Harrera
  • 9:30-9:35 Ongi etorria
  • 9:35-10:15 German Lorenzo - Mondragon International: "Nazioartekotzearen oinarrizko ezaugarriak"
  • 10:15-10:55 Carlos Aldazabal - Prodware: "Informazio sistemak. Azpiegiturak"
  • 10:55-11:20 Atsedenaldia - Kakea
  • 11:20-12:00 Jorge Campanillas - Iurismatica: "Nazioartekotze prozesuetan kontuan hartzeko alderdi legalak"
  • 12:00-12:40 Ismael Igartua - Galbaian: "Nazioarte mailan patenteen kudeaketa"
  • 12:40-13:20 Oscar Ramos - DaD Asia: "IKT ikuspuntutegitik  txinatar merkatuaren alderdi bereziak"
  • 13:20-13:30 Kongresuaren amaiera

Prezioa: Doakoa

Leku erreserba  Web honetan