Betor: Akting

Hizkuntza: Euskera

Data: 22/11/2012

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Nagore Guarretxena Akting ingenieritza enpresako sortzaile eta arduradunetako bat da. Akting-en bi ildo nagusi jorratzen dituzte bereziki: mugikorretarako aplikazioak eta itxaron-ilaren kudeaketa. Azken honen adibide da BEC-en 14.000 ikusleren kudeaketa azkar egin izana, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean, edota BarraBarra proiektu propioa. Sarrera-salmenten gaiaz gain mugikorretarako aplikazioak ere garatzen dituzte bezeroentzat, baina baita proiektu propioak ere, hala nola DingaDanga. 

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.