Hack & Beers

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2015/02/06

Lekua: Donostia - Maria Cristina Hotela

URL: Web gunea

Deskribapena

Madril, Bartzelona eta Valentzia bezalako hirietan arrakasta lortu ondoren, Hack & Beers Donostiara iritsi da.
Hack & Beers sortu zen eskari berri bati erantzuteko: segurtasun informatikoan interesatutako jendeak bilera informalagoak bilatzen zituen, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, giro atsegin eta lasai batean.
Topaketa hauek bereziak dira, ez dira beste bilkura komertzialagoak bezalakoak: giro ona bermatzen da, parte-hartzeko aukera, aurrez ezarritako gidoirik gabe, hori baita jardunaldi horietan dibertigarriena.
Edukien aldetik, askotariko gaiak jorratuko dira, bertaratzen diren guztiak asetzeko, izan aditu, izan segurtasun informatikoaren mundura hurbildu nahi duen norbait.
Lehenengo edizio hau otsailaren 6an egingo da, ostiralez, eta bertan hainbat hizlari ospetsu izango ditugu:

  • Simple Hack (Hardware Mode)
  • Telmo Xabier (@t31m0) eta Miguel Angel Hernandez (@bajolared).
  • Infekzioa BIOSen
  • David Barroso (@lostinsecurity)
  • Malware Clustering – Joxean Koret (@matalaz)

Topaketa arratsaldez egingo da, 17.45etik 21.00etara, ahalik eta jende gehienak parte hartzeko. Ordutegi horren barruan, hiru hitzaldiak azalduko dira (bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena 40 minutukoa izango da).
Maria Cristina hotela aukeratu dugu topaketa hau egiteko, leku zoragarria delako eta, gainera, estrategikoki kokatuta dagoelako. Izan ere, biltzarra amaitu ondoren, parte-hartzaileek "networking" egiten jarrai dezakete, inguruko tabernetakoren batean pintxoak dastatzen dituzten bitartean.
Ekimen honetan parte hartzeko nahikoa da plataforma honetan izena ematea:
http://1event.info/HackBerrsDonostia
Behin izena eman ondoren, zure ordenagailua (nahi baduzu) eta ikasteko eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dituzu behar.

Iruzkinak egiteko traola: #hackbeers

iNTERNET eUSKADI