Teknologia antolakundeetan pertsonak kudeatzea

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2013/02/27

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Teknologia-antolakundeak, gure herriaren gaitasun berritzailearen garapena egituratzen duten ardatzetako bat dira. Askotan gaitasun handiko pertsona batzuek osatzen dituzte antolakunde horiek eta zuzendariek pertsona horiek identifikatu, landu, bultzatu eta atxiki beharko dituzte.

Baina orokorrean zuzendari horiek ez dute berariazko prestakuntzarik jaso ondoko gaiari buruz: pertsonak nola aukeratu, nola izan horien liderra, nola kohesionatu, nola garatu eta nola fidelizatu. Gainera, askotan ez dituzte ekipoak trebatzeko beharrezkoak dituzten giza baliabiderik.

Helburuak

Gaitasun profesionalen arabera pertsonak aukeratzeko eta taldearen gaitasun pertsonalak garatzeko giltzarriak zein diren identifikatzea, betiere negozioaren hazkundeari laguntzeko helburuarekin.

  • Pertsonen Balio Erantsi Bereizlea (BEB) identifikatzea.
  • Profesionalak gaitasunen arabera aukeratzea, hala nola, Lanean lan egitekoa, Lorpenerako Bideratzea, Antolaketa eta Planifikazioa, Bezeroarekiko Orientazioa, Erabakiak Hartzekoa, Lidergoa, etab.
  • Pertsonek zer irakaskuntza jarraibide nahiago dituzten ulertzea eta euren talentua eta gaitasunak garatzeko aplikatzea.
  • Pertsonekiko eta taldeekiko konpromisoak lortzeko giltzarriak ezagutzea eta horiek betearaztea.
  • Taldeko kideen artean taldeko lana eta adierazpen-komunikazio sustatzea. 

Beste xehetasun interesgarriak

Hizlaria
Pilar Ramírez Dabán. Ingeniaria industriala eta Zuzendaritza Ekintzako Filosofiako masterra du (Nafarroako Unibertsitatea). IESEko Zuzendaritza Orokorreko Programa egin zuen eta Associate Certified Coach (ACC) da (International Coach Federation).

Enpresa Digitala