Kanban: 5 urrats xume eraginkortasuna, efizientzia eta moldagarritasuna areagotzeko

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2013/03/06

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Prozesuak hobetzeak duen gauza zailena ez da pertsonei zer egin behar duten esatea, ez eta prozesua definitzea ere, hori baliagarria izanagatik. Zati konplexuena, zirraragarriena eta baliotsuena da jendeari eboluzio jarraituaren ideia bereganaraztea eta egunero aplikaraztea.
Hobekuntza inkrementalen bidezko katalisi-metodoa da Kanban. Softwarea garatzeko lan-fluxua bistaratzea eta lan-erritmo egonkorra atxikitzea du muina, lana oztopatzen duten kontuei eta itoguneei lehenbailehen erreparatuta.

Berdin-berdin dabil Kanban kudeaketa azkarreko enpresetan eta ohiko kudeaketa egiten dutenetan. Ezartzeko egin behar den ahalegina txiki samarra da, eta talde txiki nahiz handientzat da egokia.

Helburuak

  • Modu praktikoan ikastea nola hobetu etengabe proiektuen uneko errendimendua
  • "Pull" sistema baten printzipioak eta Kanban metodoaren dinamikak erakustea
  • Kanbanen praktikak erakunde-mailan nola erabili behar diren jakitea
  • Konturatzea noiz ez dabilen metodoa

Beste xehetasun interesgarriak

Enpresa Digitala