Liferay CMS Edukien administrazioa eta kudeaketa Aurreratua

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 20015 28/04-30/04

Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena

Nola sortu eta administratu webgune bat Liferay erabiliz

Liferay Portal belaunaldi berriko ataria da eta aitzindaria da merkatuan. Identifikazio hori eman zion Gartnerrek 2010ean atarien koadrante magikoaren barruan. Liferay EIP – Enterprise Information Portal kategoriaren barruan kokatzen da. Liferay portlet-en bidez informazioa pertsonalizatzeko diseinatutako ataria da. Atari korporatiboen ezaugarri nagusia edukiak kudeatzeko modua da, izan ere, 2.0 webaren deszentralizazio eta lankidetza kontzeptuetan oinarrituta, edukiak askoz ere arinago eguneratzen dira.

Liferay LogoLiferay ataria sistema sendoa eta aztertua da, eta erabiltzaileentzako pentsatua dago, baina baita framework gisa ere, berau garatuz funtzionaltasun berriak integratzeko. Dozenaka bazkide ditu Espainian, 4 milioitik gora deskarga jasan ditu eta 400 mila site inguruk darabilte soluzio hau Community Edition edo Enterprise Edition bertsioetakoren batean (euskarri gisa SLA erabilita).

Liferayk, horrenbestez, lankidetza-esparru batean integratutako soluzioa eskaintzen du, jabetza kostu baxua du, ia produkzio sistema ororekin bateragarria da, eta baimen sistema zinez zorrotza du, edukiak argitaratzeko profil pertsonalizatuak dituzten inguruneetarako bikaina delarik.

Helburuak

Web atari baten alderdi praktikoa ezagutu nahi duten eta web atariak eta orriak kudeatzeko ezagutzaren bat duten langile teknikoei zuzendua.

Praktikaren bidez, administrazio arloan Liferay Portalen oinarritutako webgune dinamikoak –albisteentzako atalak, blogak, dokumentuen direktorioa eta edukien kudeaketan oinarritutako bestelako elementuak dituzten webguneak– sortzeko gaitasuna izango dute ikasleek.

Ikastaroa amaitu ondoren, honako gaitasunak izango dituzte ikasleek:

 

  • Liferay Portalen kudeaketan, erabiltzaileen eta rolen arkitektura eta kudeaketa ezagutzea.
  • Web komunitateak eta intranet biziak eta dotoreak sortzea Liferayen edukiak kudeatzeko sistemaren bidez, eta edukiak Liferay Portalen sortu eta argitaratzea.
  • Liferay atariaren erabiltzailearen eta administrazioaren interfazeak kudeatu eta ezagutzea egituratutako edukiak sortzeko prozesuan, menuak konfiguratzea, txantiloiak erabiltzea eta orrialdea diseinatzea, eta erabiltzaileak eta rolak kudeatzea.

Beste xehetasun interesgarriak

Prezioa: 70 €

Programa: 

  • 1. saioa (5 ordu):
    • Liferay Portali buruzko sarrera
      • Aurkezpena eta ezaugarriak
      • Instalazioa eta oinarrizko konfigurazioa
      • Arkitekturari buruzko kontzeptu laburrak
    • Administrazioa:
      • Erabiltzailearen interfazea
      • Administrazioaren interfazea
    • Kontrol-panela:
      • Erabiltzaileak eta erabiltzaile taldeak
      • Baimenak eta rolak
      • Erakundeak eta webguneak (komunitateak)
  • 2. saioa (5 ordu):
    • Orrialde publiko eta pribatuak sortzea
    • Sitemap
    • Edukien kudeaketa:
      • Edukiak sortu eta argitaratzea
      • Edukiak kategorietan sailkatzea eta etiketatzea
      • Dokumentuak eta irudiak kudeatzea
    • Portlet erabilgarriak:
      • Edukiak kudeatzeko portletak: Blogak, wiki, foroa…
    • Kasu praktikoa: Minisite baten prototipoa
  • 3. saioa (5 ordu):
    • Egituratutako edukiak sortzea
      • Txantiloiak
      • Egiturak
    • Asset argitaratzailea
    • Kasu praktikoa: Intranet korporatiboaren prototipoa