Erabiltzailearen esperientzia, informazioaren arkitektura eta erabilgarritasuna

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2015/04/22-tik aurrera 2015/04/23

Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, Arrasate/Mondragon

URL: Web gunea

Deskribapena

Bizi garen mundu honetan, informazioak gainezka egiten du, eta, horregatik, behartuta gaude informazioa eta edukiak arin eta testuinguru gero eta lehiakorrago batean kudeatzera. Produktu digital eta webgune eraginkorrak diseinatzea, enpresaren nahiz azken erabiltzailearen helburuetara zuzenduak, gure publikoetara iristeko eta haiek bezero bihurtzeko modurik onenetako bat da gaur egun.

Ildo horri jarraikiz, ikastaro honek erabiltzailea ardatz duen diseinuaren eta onlineko esperientzia positiboak sortzearen inguruko diziplinetarako sarrera izan nahi du, eta, aldi berean, oinarri teorikoa eskaini ez ezik, benetako kasuetan oinarritutako adibideak eta jardunbide egokiak eman nahi ditu.

Helburuak

Webgune erabilerrazak, eraginkorrak, erabiltzailearen premietara zuzenduak eta erabiltzailea bezero bihurtzera bideratuak diseinatzeko eta balioesteko oinarri teorikoa eta praktikoa lortzea.

Helburu espezifikoak: 

  • Parte-hartzaileak argi eta garbi jabetzea zer diren erabiltzailea ardatz duen diseinua, erabiltzailearen esperientzia, informazioaren arkitektura eta erabilgarritasuna.
  • Webgune eraginkor bat sortzeko garaian kontuan hartu beharreko faktoreak eta metodologia irakastea.
  • Web-proiektuen informazioaren arkitekturari buruzko kontzeptuak sortzeko metodologia praktikoa eta oinarri teorikoa eskaintzea.
  • Erabilgarritasunaren printzipio orokorrak aplikatzeko eta ebaluatzeko, kasu errealetan oinarritutako teoria eskaintzea.

Beste xehetasun interesgarriak

Prezioa: 30 €

Programa

1. eguna Sarrera: erabiltzailea ardatz duen diseinua, erabiltzailearen esperientzia eta informazioaren arkitektura 
Kontzeptu orokorrak eta definizioak:

  • Erabiltzailea ardatz duen diseinua (UCD)
  • Erabiltzailearen esperientzia (UX)
  • UCDrako teknikak
  • Erabilgarritasuna
  • Informazioaren arkitektura
  • Informazioaren arkitektoaren rola eta profila
  • UX metodologia 

Informazioa antolatzea eta prototipoa lortzea:

  • Edukiak sailkatzeko sistemak
  • Nabigazio-egiturak eta -sistemak 

Webgune bateko informazioaren arkitektura diseinatzeko prozesua:

  • Faseak eta teknikak
  • Prototipoa / wireframeak: motak eta tresnak

2. eguna Erabilgarritasuna

  • Erabilgarritasunaren hastapenak: kontzeptu orokorrak eta definizioak
  • Erabilgarritasuna eta bihurketa
  • Erabilgarritasunaren printzipio heuristikoak (orokorrak): teoria eta adibide praktikoak
  • Ebaluazio heuristikoa: nola egin, metodologia, etab. 

TAILERRA: Ebaluazio heuristikoa / Adituaren analisia

  • Benetako webgune baten ebaluazio heuristikoa egitea, berriro diseinatu edo optimizatzeko asmotan (2-3 laguneko taldeetan, irakaslearen laguntzarekin).