EUS domeinua: nola lortu web migrazio arrakastatsua

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2015/04/16

Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena

Enpresa eta erakundeak haien webguneetan '.eus' domeinua ezartzeko pausuak ematen ari diren honetan, ezinbestekoa da webguneak denboran lortu duen garrantzia mantentzeko estrategia ezarri eta jarraitzea. Jardunaldiaren helburua da webgunean aldaketak egin behar dituzten enpresei webean lortutako autoritatea mantentzeko gakoak azaltzea eta hornitzailearekin komunikazioa errazten eta eskakizunak zehazten laguntzea
Domeinuen luzapen berrien merkaturatze honetan, domeinu geografikoek garrantzia berezia dute kultura eta markak online babesteko. Eta, badira arrazoiak gure enpresek domeinu-izenak fase honetan eskatu ditzaten:

  • gTLD tradizional eta orokorren saturazioa
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
  • Markaren babesa

Helburuak

Norentzat : Webgune berria definitu, ordezkatu edo ‘.eus' domeinura egokitu nahi duten enpresentzat.

Puntu Eus Logoa

Beste xehetasun interesgarriak

Egitaraua:

  • Domeinuak .eus (15 minutu)
    • .EUS domeinuaren abantailak
    • Ezarritako lehentasunak domeinu-izenen erregistrorako.
    • Nola eta noiz egingo dira domeinu-izenen aktibazioak eta zein irizpideren arabera gauzatuko diren.
    • Prezioak.
  • Weba domeinu berri batera migratzea. (2 o.)
    • Gure webgunearen ikusgarritasuna bilatzaileetan.
    • Loturak.
    • ¿Webgunea migratu ala aldatu egingo dugu?
    • Gure sitea martxan jartzea.
    • Planifikazioa: migrazioaren aurretiko pausuak.
    • Web analitikaren garrantzia aldaketa eta migrazioetan.
    • Egiaztatzearen garrantzia aldaketa eta migrazioen ondoren.
    • Eduki zaharra kudeatzea.
    • Migrazioaren ohiko akatsak.
    • Posta elektronikoaren migrazioa
  • Atsedena kafea (15 minutu)
  • Ohiko galderak  (1/2 o.)
    • Zalantzak eta galderak