EKINTEK. IKTekin ekitea

Hizkuntza: Gaztelania - Euskera

Data: 2015/04/21

Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena

Gero eta gazte gehiagok aintzat hartzen dute unibertsitate-ikasketak amaitzean IKTetan oinarritutako negozio berri bati ekiteko aukera. Esparru horretan negozio berri bat abian jartzeko sarrera-oztopo txikiak izatea lagungarria da negozio-ideia bat arretaz aztertzeko asmoa dutenentzat.

Horrez gain, negozioak eskalatzeko potentziala izatea, hots, egonkortasunari eutsiz era adierazgarrian hazteko ahalmena izatea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialeko etorkizun handia hobekien iragartzen duten faktoreetako bat da.

Bestalde, IKTrik gabe ezin helduzkoa izango litzatekeen merkatu batera iristeko aukera faktore erabakigarria izan daiteke. Interneten nonahikotasunari esker, lokalki garatutako edozein aplikazio erabilgarri egon daiteke edozein bezerorentzat munduko edozein tokitan. Aplikazio bat (eta bere datuak) "hodeian" ostata daiteke eta bezeroek edozein tokitatik eskura ditzakete zerbitzuak ordenagailuaren, mugikorraren, tabletaren edo telebistaren bitartez. Lokalki eta baliabide askorik erabili gabe egindako garapen batetik globala izan daitekeen merkatu batera irekitako negozio batera "eskalatzeko" aukera eskaintzen duten faktoreak dira horiek guztiak.

Helburuak

Jardunaldian zehar, IKTekin ekiteko aukeraren alde egin zuten eta beren proiektuak hainbat urtez iraun duten enpresa arrakastatsuak izatera eraman zituzten pertsonen hainbat kasu aurkeztuko dira. Negozio berri bati ekiteko esperientzia azalduko dute, zer-nolako zailtasunekin topo egin zuten eta nola konpondu zituzten, zer-nolako sostenguak eta laguntzak eskatu zituzten, eta negozio-ideia nola diseinatu eta egokitu zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Informazioaren Gizartea Zuzendaritzak bultzatutako da jardunaldia.

Beste xehetasun interesgarriak

Nori zuzendua

IKTen esparruko proiektu berritzaileak eta ekintzailetza-esperientziak ezagutzeko interesa duten unibertsitateko edo unibertsitate ondoko ikasketak egiten ari direnentzat.

 

Programa

  9:30 | Jardunaldiaren aurkezpena eta hasiera
  9:40 | Unai Bilbao – AKTING
10:20 | Gemma Zelaia – Bizzia.net y WomanSarea
11:00 | Kafea
11:30 | Fran Bodego – IkasPlay
12:10 | Patxi Echebeste – Wattio eta/edo Gerad Vidal – Enigmedia (berresteko)
12:50 | Jardunaldiaren amaiera