UDALETAN SOFTWARE LIBREA

Hizkuntza: Euskera

Data: 2015/05/07

Lekua: KMK Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia.

Deskribapena

Informazio Gizartearen Zuzendaritzak jardunaldi bat prestatu du software libreak Administrazioari dakarzkion abantailak ezagutzera emateko. Horretarako, hainbat udalen ordezkarik bere esperientzien eta lorpenen berri emango digute.

Proiektuak lantzerakoan bizi izandako esperientziak ezagutzera emango dira eta ikusitako abantailak eta zailtasunak aztertuko dira. 

Helburuak

Proiektuak lantzerakoan bizi izandako esperientziak ezagutzera ematea eta ikusitako abantailak eta zailtasunak aztertzea. Estandar irekiekin lan egiteak zer aurrerapen dituen aztertu nahi da, eta zer garapen izan daitezkeen egokiak beste udalerri batzuetara kostu handirik gabe eramateko.

Proiektu mota horiek ezagutzeko aukera bat da eta horien abantaila eta baita zailtasunei buruz galdetzeko ere.

Gainera proiektuen arduradunekin harremanetan jartzeko aukera izango da.

Beste xehetasun interesgarriak

Data: maiatzak 7 (osteguna)

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunearen ekitaldi aretoan Ikusi mapan

Ezinbeztekoa da izena ematea: mezu bat bidali zenbat joango zareten adieraziz nrementeria@gipuzkoa.eus

Programa

Gipuzkoako Udalen esperientziak

  9:45 | Jardunaldiaren aurkezpena eta hasiera.

10:00 | Euskal enpresen soluzioak software libreko zerbitzu eta produktuekin - ESLE.

10:30 | LibreOffice Ofimatika eta PROXMOX Zerbitzari birtuala - Tolosako Udala.

11:00 | Sistema eragile irekiak eta komunikazio libreak Ubuntu Asterix - Debagoiena.

11:30 | Kaferako atsedenaldia.

12:00 | IZFE-Udalak eta Software librea.

12:30 | GERKUD Gertakarien Kudeaketa eta Hor Konpon - Errenteriako Udala.

13:00 | ULTEO Open Virtual Desktop - Pasaiako Udala.

13:30 | Jardunaldiaren amaiera.