Interneteko harreman publikoak: nola identifikatu eta tratua izan interesatzen zaigunarekin

Hizkuntza: Castellano

Data: 2013/04/19

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Bi puntu zero web esaten zaion horretako atsekabe batzuek harreman zuzena izaten dute enpresaren eta bezeroen artean egoten den deskonexioarekin. Sare berberetan bat egiten ez badute edo zorioneko topaketa hori gertatzen ez bada, bietako inork ez du zer irabazi, eta galtzeko asko.
Aplikazio praktikora erabat zuzendutako saio honen helburua da Sare Sozialetan jarduteko erabakia hartu duten enpresei pertsona egokiekin nola kontaktatu jakiten laguntzea: ez soilik bezeroekin, baizik eta bere gaiari buruz lider direnekin. Eta lider horiek ez dira berberak on line edo off line. 
Gainera, sarritan sare sozialetan dugun presentziak, bezero posibleekin kontaktatzeko aukera emateaz gain, lehiakideak zer egiten ari diren jakiteko ere balio du. Nola ebaluatu nor ari den gu baino hobeto eta nola detektatu aukerak?

Helburuak

Sare sozialetan lehenengo urratsak egiten dituzten enpresek dilema hau aurkitu ohi dute: hitz egiteko prest daude, baina ez dakite beraiekin hitz egin nahi dutenak nola aurkitu.
Horrenbestez, saioa Interneteko harreman publikoen mapa bat da, eta jarduteko jarraibideen gida bat, esperientzian eta benetako kasuetan oinarrituta.

Beste xehetasun interesgarriak


Irakaslea: VICTOR PUIG

Aditua da komunikazio interatiboan eta online ospean. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzietako lizentziatua da, eta Komunikazio Interaktibo, Telekomunikazio eta Multimediako Europako Masterra du, Unibertsitate berean. 

Miramon Enpresa Digitala