IEB2013: Telefonoak eta Informatika

Hizkuntza: Euskera

Data: 2013/05/08

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

EB2013 Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Telefonoak eta informatika. 1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste zortzi ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki.
Telefonoen teknologia eta hedapena informatikarenarekin batera ziztu bizian barreiatu da gure gizartean.
Garai batean konputagailuek soilik eskaintzen zituzten aukerak eskaintzen dituzte telefonoek gaur egun. Joera horiek aintzat hartuz Informatikari Euskaldunen IX. Bilkuraren gai nagusitzat telefonia hartu dugu. Telefonoek Internetekin eta informatikarekin hartu duten olatua, sakelako telefonoen erabilera askotarikoa, smartphone-etarako aplikazioen programazioa, IP telefonia, mezularitza, geolokalizazioa, eskura dauden tresnak eta sistema eragileak, web-zerbitzuen erabilera, euskaraz dauden aplikazioak eta abar landu nahi ditugu aurtengo bilkura honetan. 

Helburuak

Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara.
Jardunaldi hauetan telefonoetako informatikan eta informatikaren telefonian euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta horri esker sor daitezkeen aukera edo aplikazioen berri jasotzea izango dugu helburu.
Horrez gain, teknologia eta zehazkiago telefonoetako informatika euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun aztertzea ere izango da egunaren helburuetako bat.Azkenik, zeharkako helburu gisa, jardunaldiak informatikaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du. 

Beste xehetasun interesgarriak

Metodologia

  • Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.
  • Komunikazioak: Telefonoetarako sistemak, aplikazioak, hezkuntzarako baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2013. Horrela, arratsaldea, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

Hurrengo edizioa

  • Maiatzaren 8an, Donostiako Teknologia Elkartegiako Eraikin Nagusian.
  • Izen ematea doan da, baina matrikulatu egin behar da.
  • Sartu: programa eta leku erreserba

 

Miramon Enpresa Digitala