2015ko INDUSMEDIA - ENPRESA INDUSTRIALENTZAT MARKETING DIGITALAREN V. KONGRESUA

Hizkuntza: Gastelania

Data: 2015/10/20

Lekua: Orona-Ideo - Jauregi Bailara, s/n, 20120 Hernani

URL: Web gunea

Deskribapena

Sare Sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multinazionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira..

Helburuak

Kongresua marketing, salmenta eta industri-enpresen arlo komertzialen arduradunei zuzenduta dago.

Egunean zehar 4 hitzaldi entzun, 2 tailerretan parte hartu eta kafe orduan lankide eta hizlariekin hitz egiteko aukera.
Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da. Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa...) sare sozialen erabilerari dagozkionak.

Beste xehetasun interesgarriak

9:00 Harrera eta izen-ematea

9:30 Kongresuaren irekiera ekitaldia. Garikoitz Agote - Berrikuntzako Zuzendari Nagusia (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Aitor Cobanera - Teknologi eta Berrikuntza Zuzendaria (SPRI)

9:45 Sandra Navarro – Eraldaketa digitala, beharrezko aldaketa

10:45 Enpresako kasu praktikoa: Pasaban – Zer gertatu da nire merkatuarekin?

11:05 Enpresako kasu praktikoa: Sariki – Sariki-ren online estrategiaren etengabeko hobekuntza prozesua

11:25 Atsedena - Kafea

11:55 Enpresako kasu praktikoa: Nicolas Correa kasua

Programa osatzeko, 12:15etako eta 13:15etako tailer bat aukeratzea beharrezkoa da. Aukera errazteko, hemen dituzue tailer bakoitzean landuko denaren deskribapen bat:

12:15 A1 tailerra: Pablo Jimenez – Salmenta eta bezero gehiago lortzea Google Adwords-en bitartez

Tailerra Google Adwords-ek "Gomendatutako Praktiketan" oinarrituta egongo da, hori bai, enpresa industrialei egokituta.

12:15 B1 tailerra: Jesus Lizarraga – Martxan jarri dut estrategia digital bat, nola jakingo dut asmatu ote dudan?

Mundu digitalean ekintzak martxan jarri eta jarri zabiltza eta ez dakizu ze eragin duten zure negozioan? Tailer honetan neurketa plan bat definitzeko oinarriak landuko dituzu negozio helburuak identifikatzen ikasiz; hauek, burutzen dituzun ekintzekin lotzen; eta jarraipenerako beharko dituzun indikatzaileak identifikatzen.

13:15 A2 tailerra: Iñaki Lakarra – Bilatzen bagaituzte… aurkituko gaituzte

Webgunearen bitartez gure bezeroetara iristea nahiko genuke. Askotan bezero hauek zerbitzu edo produktu bila dabiltza, baino ez dute gure marka ezagutzen. Google eta beste zenbait hornitzailek dohaineko tresnak eskaintzen dituzte lan hau errazteko. Tailer honetan, eta zenbait enpresa industrial adibide bezala harturik, tresna hauek erabiltzen ikasiko dugu trafiko kualifikatura iristeko.

13:15 B2 tailerra: Ana Nieto:  Industria enpresarentzako bideo marketina: nola erakarri bezeroak bideoen bitartez

Arrakastadun bideoak lortzeko 4 atazak: bideo marketinaren sekretuak eta enpresako bideoak bisitak erakartzeko eta bezeroak lortzeko nola posizionatu ikasiko dugu tailer honetan. Enpresa industrial ezberdinen bideo arrakastatsuak ikusiko dira.

Tailer aukeraketa formulario honetan egin behar da.

14:15 Agurra eta itxiera