Euskarabildua 2015 - Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean

Hizkuntza: Euskera

Data: 2015/11/05

Lekua: Museo San Telmo. Plaza Zuloaga, 1 - San Sebastián

URL: Web gunea

Deskribapena

Euskarabildua jardunaldiaren laugarren edizioan besteak beste, TV3 edo Shazam-eko ordezkariak izango dira, pantaila anitzen errealitateari buruz hitz egiteko.
Azaroaren 5ean Euskarabildua jardunaldia egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Laugarren jardunaldiaren izenburua "Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean" da.

Helburuak

Pantailez inguratuta bizi gara, gailu bat baino gehiago erabiltzen dugu egunean zehar eta konturatu gabe, batetik bestera egiten dugu salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara. Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik begiratuta, aukera ugari zabaltzen ditu, baina errealitate ukigarria da edo etorkizuneko asmo handiak dira? hurrengo urtetan norantz zuzendu behar dugu? Galdera hauei eta gehiagoren inguruan hausnarketa bultzatzea da jardunaldien helburua.

Jardunaldia Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña Taldeak antolatzen dute teknologia berrien eta hizkuntzen arteko topagunea izateko helburuarekin, euskarari protagonismoa emanez. Hala, beste batzuekin ezagutza partekatzeko eta kanpoko esperientziak ezagutzeko aukera izango da azaroaren 5ean.

Bestalde, aurten berrikuntza aipagarriak bi dira: jardunaldia streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da eta live storytelling edo jarraipen bizia egingo da marrazkilari eta kazetaria den Garbiñe Ubedaren laguntzarekin. Hau da, hitzaldietan esaten dena mural moduko batean jasoko da eta Ubedak murala marrazten duen bitartean berau proiektore batean ikusiko da, unean-uneko Twitter jarioarekin batera eta entzuleek euren gailu mugikorren bidez egiten dituzten galderak jasoz, besteak beste. Era berean, entzuleek murala euren mugikorretan zehaztasun handiagoz ikusteko aukera izango dute.

Beste xehetasun interesgarriak

IZENA EMAN