Galileo Masters 2013 Lehiaketaren aurkezpen ekitaldia

Hizkuntza: Castellano

Data: 2013/05/03

Lekua: Miramon P.T.

Deskribapena

Satelite bidezko Nabigazio Programa Europarra

  • Aplikazio berritzaileak eta enpresen zein ekintzaileen sustapena
  • Galileo Masters 2013 lehiaketaren eskualdeko hasiera Europar Batzordearen eta  Anwendusgzentrum GmbH enpresen sustapenerako erakundearen partaidetzarekin.
  • Negozio eta finantziazio aukera berriak bilatzeko aukera aparta. 
     

Helburuak

Jardunaldi honetan, alde batetik, Galileo Master ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira, eta bestetik, Europako Batzordeak Europak finantzatutako programak eta negoziorako aukerak aurkeztuko ditu.
Galileo Masters ekimena 2004. urtean sortu zen Bavarian, aplikazio berritzaileak sortu eta garatzeko pizgarri gisa  Galileo satelite europarraren bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.
Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen arloan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bilakatu da. Sare hori industrien beharretara zuzenduta dago zeharo eta,  kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.

Esparru honetan, halaber, aurreko lehiaketetako zenbait proiektu arrakastatsu azalduko dira, eta nabigaziorako teknologien garrantzia azpimarratuko da gizarteko arlo ezberdinetan. Parte-hartzaileek informazioa eta aholkuak jasoko dituzte euren ideiak aurkezteko: kontuan hartu beharreko irizpideak, batzordearen ebaluatzeko metodologia, bete beharreko inprimakiak eta ereduak...

Beste xehetasun interesgarriak

Programa:

9:30 – 9:40 Ongietorria
Lore Martinez Axpe (Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuaren Informazioko Gizartearen zuzendaria)
9:40 – 10:15 Galileo Masters 2013 ekimenaren aurkezpena
Lena Klemm (Anwendungszentrum GmbH)
10:15 – 10:45 Nabigaziorako teknologien garrantzia gizarteko alor ezberdinetan - Horizon 2020 programak posizionatzerako eta lokalizaziorako teknologiei eskeintzen dizkien aukeren aurkezpena
Alejandra Martínez Cuezva (European GNSS Service Centre - OS Helpdesk)
10:45 – 11:05 Arrakasta izan duten ideiak eta istorioak
Paúl Mínguez – 2011ko irabazlea (Akting Engereering - SWAREA)
11:05 – 11:10 Gipuzkoako saria
11:10 – 11:20 Proposamen baten prestaketa

Oihana Otaegui doktorea (Vicomtech)
11:20 – 11:45 Kafea-Harremanetan jartzeko aukera

Galileo Masters Gipuzkoa