Internet 2013 – Ezagutzen zenuena historia da dagoeneko

Hizkuntza: Castellano

Data: 2013/05/14

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

#i2013 jardunaldietan Interneten gertatzen ari diren azken gertaeren eta bere etorkizun hurbila definituko duten joeren berri jasoko duzu. Aurkeztuko diren 50 kasu praktikoei esker, zure lan-jarduera edo negoziorako baliagarriak diren ideiak ezagutuko dituzu.

Jardunaldien ardatza ez da teknologiaren alderdi teknikoa izango; teknologiak izan ditzakeen erabilerak eta aplikazioak baizik. Hori dela eta, produkzio arlo oso desberdinetako kasuak txertatu dira: turismoa, moda, multimedia sektorea, autoak eta etxerako produktuen fabrikazioa.

 

Helburuak

Zertarako balioko dit #i2013-k?
Interneten gertatzen ari den guztiari eta datozen hilabeteetan erabakigarriak izango diren joerei buruzko informazio eguneratua izateko.

Ez daukat profil teknikorik; joan naiteke? ezer ulertu dut?
Jardunaldian egoki parte hartu ahal izateko ez da inolako ezagutza teknikorik eskatzen. Argi hitz egitea gustukoa dugu, hitz abstrakturik gabe eta ahalik eta azalpenik argiekin.

Ez dut sektore teknologikoan lan egiten; joatea baliagarria izango zait?
Jardunaldian 50 kasu praktiko baino gehiago aurkeztuko ditugu, sektore produktibo guztiak hartzen dituztenak. Gure helburuetako bat da jardunaldiak zure jarduera profesionalerako edo negoziorako ideia berriak ematea.

Jardunaldi praktikoa da, edo gardenkiak erakutsi besterik ez da egingo?
Gure grina da jardunaldia baliagarria eta praktikoa izatea. Horregatik, bideo eta gardenkiez gain, azaltzen ari garen zerbitzuen gaineko erakustaldi ugari egiten ditugu.

Iaz izan nintzen jardunaldian; merezi du errepikatzea?
Edizio bakoitzean eduki guztiak eguneratzen ditugu. #i2010, #i2011 edo #i2012-n izan bazara ere, dena berria izango da berriro ere.

Edukien aurkibidea

  •     Post-PC: Inoizko internet eramangarriena, adimendun arropa eta zure bizitza erregistratzen duten gailuak.
  •     HTML5: Internet birdefinitzen ari den estandarra.
  •     Soziala: sare sozialen eta jolas sozialen garapena.
  •     Profil profesional berriak (growth hacker).
  •     Interneterako bakarrik diren edukien goraldia.
  •     Big Data: informazioaren prozesaketa masiboa, industria osoak eraldatzen ari dena.
  •     Bitcoin: benetan Internetek txanpon berri bat sortu al du?
  •     Bidaiak: online bidezko bidaien antolaketa berritzen jarraitzeko ideia berriak eta proiektuak.
  •     3D inprimaketa: nola atera etekina industria iraultza berriari.
  •     Merkataritza: kontsumo ohitura berriak, merkataritza fisikoa eta merkataritza elektronikoaren arteko bat egitea, arrakasta kasuak.

 

Beste xehetasun interesgarriak

#i2013

Miramon Enpresa Digitala