Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua (#CICD)

Data: 2013ko ekainaren 25-27an

Lekua: Kursaal Kongresu Jauregia. Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena

Adimenez sortzaileak diren pertsonak bildu eta horiei erronka jakin bat luzatzeko asmoa du #CICD ekimenak, alegia:  zibilizazioa digitalerantz garamatzaten joera berriak esploratzea eta ideia berriak ezagutzera ematea, gure eguneroko bizimoduan eta lanbidean horiek aplikatzeko tresnak eskainiz.
Area tematiko bakoitzaren helburuen artean, ondoko biak nabarmentzen dira: gobernatzaile eta hiritarren arteko harreman aldakorra aztertzea, eta datu publikoen irekierak eskaintzen dituen aukera berrien gainean hausnartzea.
Hori guztia, zeharkako eta oinarrizko gai baten aterpean: Sozial Media, alegia. Kasu honetan, komunitateen dinamizazioari, eraginaren proiekzioari edota herritarren mobilizazioari buruzko joera eta aurkikuntza berriei buruzko ezagutza zabaltzea izango da helburua.

Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua

Helburuak

GOBERNANZA ETA HIRITARTASUNA

  • Agintari eta hiritarren artean sortutako harreman berria aztertzea, eta tresna teknologikoen bitartez hiritarrek arduradun politikoengan izan dezaketen eragin maila ikustea.
  • Datu publikoak irekitzeak gobernu, enpresa eta hiritarrei ekar diezazkieken zailtasun eta aukerak aztertzea.
  • Gardentasuna, parte-hartzea eta enpresa eta hiritarren arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten duen Gobernu Irekiaren erreferente nagusiak ezagutzea.

2.0 HEZKUNTZA

  • Eskolako eskemaren barruan eta irakasleek betetzen duten paperan IKT-ek duten eraginari buruz hausnarketa egitea, eredurik egokienak aztertuz.
  • Online munduaren barnean unibertsitateek jokatzen duten papera aztertzea, eta aldi berean, unibertsitateen bikaintasun- eta lehiakortasun eredua bermatzea ahalbidetzen duten ereduak analizatzea da helburu nagusia. MOOC (Massive Online Open Courses) izenekoen garaian, Coursera, Khan Academy edo Udacity bezalako plataformak dira horien erakusle nagusiak.
  • Ikasketa informal eta mistoko dinamika berrien inguruan ikastea eta esperimentatzea (blended learming) da xedea.

ENPRESA ETA LEHIAKORTASUNA

  • Sarean dauden markak, produktuak eta zerbitzuak bilatzeko orduan kontsumitzaileek dituzten portaera-ereduak aztertzea.
  • Enpresen eraldaketa digitalaren giltzarriak ezagutzea: edozein zuzendarik jakin behar duen guztia, bere negozioa mundu digitalera egokitu nahi badu.
  • Mugikorrak kontsumitzaileekin harremanetan jartzeko kanal nagusi bezala ulertzea.
  • Bitarteko sozialetan estrategiak sortzeko eta horiek marketing planaren barruan sartzeko klabeak ikastea, marka sendotzeko eta erosleen leialtasuna lortzeko.
  • Konektatutako kotxeak eskainiko dituen aukerak aztertzea. Internetera konektatutako kotxe honek zerbitzu eta negozio-eredu sorta zabala sortzea ahalbidetuko du.
  • Smart Cities delakoen bilakaerak bere gain ekarriko dituen aukerak eta erronkak aztertzea. Hiri adimentsuetan, konektatuta egoteak hainbat hobekuntza ekarriko ditu energiaren eta eta hondakinen kudeaketari dagokienez, eta baita trafikoa edota herritarren kolaborazioari dagokionez.

KULTURA 2.0

  • Mundu mailako musika eta bideoaren online merkatua menperatzeko jokalari nagusiek (Youtube, Google, iTunes, Spotify, Facebook, Vevo) erabiltzen dituzten estrategiak aztertzea.
  • Produktu ezberdinen (musika, bideo, liburu) arteko online nahasketak eskaintzen duen transmedia esperientziari buruz ikastea, zeinak formatuen arteko mugak ezabatzen dituen.
  • Sare sozialek fanekin zuzenean komunikatzeko aukera nola zabaltzen duten ikustea, eta 'fan fenomenoa' aktibo bilakatzen ikastea.
  • Musika eta zinemako produktuak produzitzeko finantzaketa kolektiboaren mekanismoak.
  • Bideo eta musikako produktuen finantzaketa, produkzioa eta banaketa egiteko online kanalak erabili eta arrakasta lortu duten kasuak ezagutzea.
     

Beste xehetasun interesgarriak

Hastag  #CICD