Euskarabildua

Hizkuntza: Euskera

Data: 2013/10/11

Lekua: DONOSTIA

URL: Web gunea

Deskribapena

Interneteko ikus-entzunezkoen mundua hizketa gai aurtengo Euskarabildua jardunaldietan.
Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburuko jardunaldietan, Interneteko bideogintza aztertu nahi dugu bai ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta.
Iazko arrakastaren ondoren, Euskarabildua jardunaldien bigarren edizioa martxan jartzea erabaki dugu, hizkuntzarekin eta teknologia berriekin zerikusia duen eta oso gaurkoa den gai batean oinarrituta: ikus-entzunezkoak.
 

Helburuak

Jardunaldi hauek horixe bilatzen dute, ikus-entzunezkoen inguruko ezagutzak partekatzea eta horiek hizkuntzaren erabilera soziala bultzatzeko, gure kasuan euskararen zabalkundean laguntzeko nola erabili genitzakeen ikustea. Batik bat bi arlo nagusi jorratuko dira: Teknologia (ikerketak une honetan zertan diren) eta Komunikazioa (nola baliatu bideoak komunikazio helburu jakinak betetzeko, gure kasuan euskararen erabilera sozialari loturik).

@euskarabildua

Euskarabildua

Beste xehetasun interesgarriak

EGITARAUA

09:00: Aurkezpena
09:15: Bideo laburra
09:30: Ponentzia. Mélanie Bourdaa - Laboratoire Mica (Transmedia storytelling et audiovisuel: entre narration augmentée et marketing)
10:15: Bideo laburra
10:30: Ponentzia. Teknologia: ikus-entzunezkoetan aurrerapen teknologikoak zertan diren
Arantza del Pozo - Vicomtech IK4 (Euskarazko ikusentzunezko edukien azpititulaketa automatikoa)
Igor García - Vicomtech IK4 (Ikusentzunezko teknologien konbergentzia: Sektore profesionaletik erabiltzaile arruntera)
Nora Barroso - EHU (adiUP: Info7 irratsaioaren albistegietan audio informazio semantikoaren kudeaketa eleaniztuna burutzen duen sistema)
11:15: Atsedenaldia
11:45: Ponentzia. Pablo Iglesias - La Tuerka.net (Disputar la Democracia en los medios)
12:30: Bideo laburra
12:45: Ponentzia. Carles Solà - Plataforma per la Llengua (Medios y redes. Nuevos retos en la comunicación sobre el catalán)
13:30: Ponentzia. Axier Lopez - Argia (XX. mendeko kultura-porrotik handiena: telebista. Itzali eta erdu sarera)