IndusMedia - Marketin Digitala Enpresa Industrialentzat

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2013/10/22

Lekua: Donostia, Salón de Actos Kutxa, Calle de Andia s/n

URL: Web gunea

Deskribapena

Sare Sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira.

Indusmedia

Helburuak

Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da. Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa...) sare sozialen erabilerari dagozkionak.

Beste xehetasun interesgarriak

Programa

  9:00 -  9:30   Harrera, izen-ematea eta materialen banatzea
  9:30 - 10:00   Biltzarraren hasiera emate ekintza
10:00 - 10:40   "Nola neurtu enpresak sare sozialetan duen eragina. Neurkerak eta baliabideak" -         Miguel Fernandez
10:40 - 11:20   Titulua berretsi beharreko - Guillermo Villarroig

11:20 - 11:50   Kafea

11:50 - 12:30   "Lerrokatu presentzia digitala zure enpresako helburuekin" - Pepe Tomé
12:30 - 13:10   "Lasterketak kronometratzen direnetik, korrika azkarrago egiten da" - Gemma Muñoz
13:10 - 13:45   Mahai-ingurua - Dani Reguera-k moderatua

14:00 - 15:30   Koktela Hotal Londres y de Inglaterra-n (inskripzioaren barne)

15:30 - 16:00   I. kasu praktikoa - Danobaten nazioartekotzea - Javier Mongelos – Danobat Group
16:00 - 16:30   II. kasu praktikoa - Estrategia digitala enpresaren estrategiaren zerbitzura - Saioa Cancio – Orona

16:30 - 17:00   Kafea

17:00 - 17:30   III. kasu praktikoa - ULMA Taldea Sare Sozialetan: Estilo Gida - Carlos Sarabia – Grupo ULMA
17:30 - 18:00   IV. kasu praktikoa - Hiperbaric: 2.0-a erabiliz produktu industrial bat ezagutarazteko - Francisco Purroy Balda - Hiperbaric