Betor: Xabier de la Maza (La Salsera)

Hizkuntza: Euskera

Data: 2013/11/13

Lekua: Innogunea – Garate Eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50 - Donostia)

URL: Web gunea

Deskribapena

Xabier de la Maza-ren lehenengo ekimenetako bat Aranburu gaztak Interneten saltzen hastea izan zen, Delifunart enpresa sortuz bere bazkideekin batera. Geroztik hamaika istoriotan murgildua ibili da, besteak beste Pintxos&Blogs, Musika parkean, Restaurant week edota The Loaf in a box. Azken proiektuetako bat Pantori da, tripontziaren despentsa, Deskontu.com-ekin elkarlanean sortutako proiektua. Azken proiektu honi buruz hitz egingo digu Xabier de la Mazak, gastronomia, marketina, teknologia berriak, badauka zer kontatua.

Helburuak

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.

Ordutegia: 18:30 - 19:30
Iraupena: 1 ordu

Beste xehetasun interesgarriak

@condedelamaza

@lasalseranet

http://lasalsera.net/eu