Muntatu webgune osoa 4 ordutan Wordpressekin

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2013/11/25

Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 56, 1. 20009 Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena


Gaur egun enpresak Interneten egotea ia-ia ezinbestekoa da. Halere, enpresa txiki eta ertain askok ezin diote beraien webgunerako garapen pertsonalizatuak egiteari heldu, denbora eta diru aldetik mugatuta daudelako. Horrek, ordea, ez du esan nahi ezin ditugunik erabili soluzio estandarizaturik erabili. Izan ere, posible da soluzio estandarizatuetan zenbait pertsonalizazio egin eta, horrela, neurrira egindako webgune baten funtsezko elementu gehienak izan.

WordPress plataforma dugu gehien erabilitako soluzio estandarizatuetako bat, eta plataforma horrek, funtzionamendu erraza izateaz gain, moldatzen errazak diren osagarriak ditu. Hasieran bakarrik blogen plataformatzat erabiltzen bazen ere, gaur egun webgune sinpleak eraiki ditzake, erraz eta azkar, beste inork ez bezala, eta probatutako kalitatearekin, gainera.

Kurtso honetan WordPress plataformarekin egingo dugu lan webgune estatiko bat edo gehiago azkar eta modu errazean eraikitzeko, HTML edo CSS programazioa ezagutu beharrik izan gabe.

Helburuak

  • WordPress plataforma erabili eta Webgune estatiko bat eraikitzeko gai izatea.
  • Gure webgunean Google Analitycs txertatzeko gai izatea, heltzen zaigun trafikoaren analisiak egin ahal izateko.
  • Gure webgunea nazioartera eramateko estrategia bat inplementatzeko gai izatea, WordPress plataformaren instalazio bakarra erabilita webgune ugari sortuz.

Beste xehetasun interesgarriak

Prezioa: 20 €

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.