Zure e-commerceri etekin handiena ateratzeko modua

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2013/12/12

Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea - Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53 - Donostia

URL: Web gunea

Deskribapena


Merkataritza elektronikoari esker mota eta tamaina diferentetako enpresa asko merkatu berriak eta salmenta-kanal berriak ezagutzen eta ustiatzen ari dira.

Hala ere, e-commerceei etekin handiena atera nahi badiogu, merkataritza elektronikoa definitzean zenbait gogoeta egin behar dira, beti gure bezeroa kontuan hartuz garatu behar da, eta bitarteko eta kanal diferentetan komertzializatu behar da. Hala egiten ez badugu, eta on-line denda bat soilik garatzen badugu, gure proiektua errentagarria ez izateko arriskuan gaude.
Azken batean, nor sartuko da gure on-line dendan inork ezagutzen ez bagaitu?

Helburuak

Jardunaldian hitzaldi teoriko bat eskainiko da eta enpresa desberdinen bi kasu praktiko landuko dira: profesionalei zuzenduriko B2B e-commerce multinazional bat eta herri-mailako on-line supermerkatu bat.

Beste xehetasun interesgarriak

Nahi duena etor daiteke. Leku kopuru mugatua dago. Izena eman behar da.