Gipuzko@IKT: 2012. urtean, 450 proiekturi eman zaizkie laguntzak

2012/12/03

2012ko ekitaldi honetan, orain arte lau laguntza programaren kudeaketan esku hartu du Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiak. Laguntzen helburua izan da Gipuzkoan informatikaren sektorea bultzatzea eta lurraldeko mikroenpresetan zein udaletan informazioaren teknologiak ezartzea.

Orotara 678 espediente aztertu dira, eta horiek, guztira, 32 milioi euroko inbertsioa proposatzen zuten.

450 proiekturi eman zaie laguntza, eta proiektuen jarraipena egin beharko da. Horri esker eragindako inbertsioa 6,75 milioi euro izan da.

Emandako diru laguntzen guztizkoa 2,8 milioi euro izan da.

Lagundutako programak hauek izan dira:

  AZTERTUTAKO PROIEKTUAK LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK
Programa Kop. Inbertsioa (*) Kop. Inbertsioa (*) Diru laguntza
Guztira 678 32,24 450 6,75 2.787.129 €
"Gaindituz" 103 16,38 18 2,48 950.931 €
Mikroenpresak 319 1,046 307 0,92 375.559 €
Udalak IKT 136 1,24 95 0,92 571.541 €
gipuzko@IKT 120 13,58 30 2,43 889.098 €

(*) Datuak, milioika eurotan

 

"Gaindituz"

"2012ko deialdia, egungo krisi ekonomiko eta finan­tza­rioaren esparruan berrikun­tza­ren eta enpresa garapenaren bidez enpresen lehiakortasuna bul­tza­tzeko lagun­tzena" izenekoaren baitan, Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiari egokitu zaio %45eko laguntzak –gehienez ere 150.000 euro enpresako– ematen zituen programako 3.1.3 idazpurura aurkeztutako proiektuak aztertzeko eta erabakiak hartzeko lana. Laguntzak ematen dira informazioaren eta komunikazioaren teknologiako produktu berriak garatzeko eta arlo horretan berrikuntzak egiteko nahiz produktua edo prozesua berritzeko proiektuak garatzeko, betiere horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeak ekarpen garrantzitsua egiten duenean.

Gipuzko@IKT: Mikroenpresak 2012

Laguntza programa honen helburua da mikroenpresak Informazioaren Gizartean txertatzea, eta horretarako, abiapuntu gisa, enpresek berek kudeatuko duten webgune bat sortuko da. Diru laguntzak kostuen %40 bitartekoak ziren, gehienez ere 2.500 € enpresa eta urteko (portzentaje horiek, eta gehieneko kopurua, %5 gehituko dira enpresari autonomoak emakumezkoak direnean, enpresan emakumeek eginkizun nabarmena dutenean edo emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzeko neurriak hartzen direnean).

Gipuzko@IKT: Udalak 2012

Programa honetako diru laguntzen helburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bul­tza­tzea, zehazki asmo hauek sustatuz:

  1. Azpiegiturak eta konektibitatea
  2. Software Libreko soluzioak
  3. Herritarren partaidetza, komunikazio kanal eraginkorrak sortuz
  4. Datu publikoetarako sarrera erraztea

Diru laguntzak inbertsioaren % 30 eta % 70 artekoak izan ohi dira (5.000tik beherako biztanleria duten udalerrien kasuan).

Gipuzko@IKT: Berrikuntza Digitala 2012

Programa honek helburu zuen berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean, bertatik abiatuta. %40 eta %50 arteko diru laguntzak ezarri zituen, onuradun suertatutako entitate motaren arabera:

Enpresa txiki eta ertainak

  1. IKTen sektoreko enpresak (%40).
  2. Kapitalaren gehiengoa emakumeek duten eta emakume bat buru duten IKTen sektoreko enpresa txikiak (%50).
  3. Enpresa txiki eta ertain "gazte eta berritzaileak", nagusiki interneten edota mugikorretarako plataformen arloan dihardutenak (%50).

Irabazi asmorik gabeko erakundeak (%60)