Gipuzkoa LibreCon biltzarrean

2014/11/11

Software libreari buruzko biltzarrean, bere indarra erakusten du Gipuzkoak

LibreCon biltzarrak, egun hauetan Bilbon egiten ari denak, software librean adituak elkartzen ditu, estatu osoko adituak elkartu ere. Gipuzkoak teknologia irekiekin duen konpromisoa erakutsi ere egin du biltzarrak. Makrobiltzar honek 2.000 lagun batzen dituelarik, txostengileetatik zortzi Gipuzkoako enpresak edo herri erakundeak dira, dagoeneko arlo horretan lanean ari direnak.

Gipuzkoak LibreCon biltzarrean duen presentziaren gauzarik nabarmenena da hainbat adibide aurkeztuko direla Gipuzkoako zenbait enpresak eta antolakundek aurrera eramandako jarraibide egokiei buruz. Hona hemen adibide horietako batzuk: IP telefonia aplikatzeko esperientzia, Donostiako Udalarena; eta, software librearen filosofian oinarritutako living lab-ak, aplikazioa dutenaksmart cities edo hiri adimendunen gaian, eta aurkeztuko dituztenak Eibarko Udalak, eta Zermik eta CodeSyntax enpresek. Biltzarrera iritsi dira, baita ere, alde batetik, Gaianet exchange plataformaren esperientzia, Igarle enpresak aurkeztua, eta bestetik, sarbide-kontroleko sistemak, ibilgailuei zuzenduak, kode irekiko teknologietan oinarrituak, Indaba enpresarenak. Biltzarkideei aurkeztutako beste proiektu batzuk dira, era berean, 3D open source inprimagailuak, Tumaker enpresarenak; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beraren esperientzia, proiektu honekin: "Gipuzkoa Irekia. Gobierno abierto y transparente". Beste hauek ere egongo dira ekitaldian: Tekniker ikerketa zentroa eta Mondragon Unibertsitatea.

Ikusi aurkezpena (HTML5 bertsioan eginda).

"Software librea errealitate bat izan dadin, hainbat ekimen ari gara abian jartzen Gipuzkoako erakunde batzuk, hala nola Donostiako Udala eta Foru Aldundia bera. Gaur egun, dagoeneko, 18 herri daude software librerako migrazioa egiten ari direnak. Era berean, IKT-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako proiektuetarako egiten ditugun deialdi publiko guztiek eskatzen dute kode irekian eginak izan daitezela. Gero eta enpresa gehiago daude Gipuzkoan arlo horretan lanean eta kode libreko enpresei soluzioak eskaintzen" adierazi du Informazioaren Gizarteko foru zuzendari Lore Martínez Axpek.

Beste hau ere adierazi du: "Gipuzkoak presentzia handia du software libreari buruzko biltzarrean, non Gipuzkoako Foru Aldundia babeslea den, beste batzuekin batera, eta horrek erakusten du Gipuzkoa indartsu dagoela arlo horretan. Datozen urteetan asko garatuko da arlo hori, eta horren eraginez, IKTetan ari diren gure enpresek ondo kokatuta egon behar dute, erronka berri honi aurre egingo badiote".

Software libreak duen garrantziaren froga da, sektoreak, aurten, 30 milioi euro fakturatzeko asmoa duela, EAEn. Arlo horretan diharduten euskal enpresen negozio-zifra bederatziz biderkatu da 2005etik hona, eta 620 lagun enplegatzen dituzte, gaur egun.

Informazioaren Gizarteko zuzendari Lore Martínez Axpek gogorarazi duenez, ESLE-Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak egindako azterketa baten arabera, software libreari esker 211 milioi euro aurrezten dituzte euskal enpresek, etxebizitzek eta administrazioek.