EKINTEK. IKTekin ekitea

2015/04/13

Gero eta gazte gehiagok aintzat hartzen dute unibertsitate-ikasketak amaitzean IKTetan oinarritutako negozio berri bati ekiteko aukera. Esparru horretan negozio berri bat abian jartzeko sarrera-oztopo txikiak izatea lagungarria da negozio-ideia bat arretaz aztertzeko asmoa dutenentzat.

Horrez gain, negozioak eskalatzeko potentziala izatea, hots, egonkortasunari eutsiz era adierazgarrian hazteko ahalmena izatea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialeko etorkizun handia hobekien iragartzen duten faktoreetako bat da.

Bestalde, IKTrik gabe ezin helduzkoa izango litzatekeen merkatu batera iristeko aukera faktore erabakigarria izan daiteke. Interneten nonahikotasunari esker, lokalki garatutako edozein aplikazio erabilgarri egon daiteke edozein bezerorentzat munduko edozein tokitan. Aplikazio bat (eta bere datuak) "hodeian" ostata daiteke eta bezeroek edozein tokitatik eskura ditzakete zerbitzuak ordenagailuaren, mugikorraren, tabletaren edo telebistaren bitartez. Lokalki eta baliabide askorik erabili gabe egindako garapen batetik globala izan daitekeen merkatu batera irekitako negozio batera "eskalatzeko" aukera eskaintzen duten faktoreak dira horiek guztiak.

Horren guztiaren berri emateko, jardunaldi bat egingo dugu hil honen 21ean, Miramongo Parke Teknologikoan. Gonbidatuta daude ekintzailetza teknologikoari buruz zertxobait gehiago jakin nahi duten guztiak eta, batez ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak direla-eta ekintzailetzako proiektu berritzaileak eta esperientziak ezagutu nahi dituzten unibertsitarioak eta unibertsitate-ondokoak.

Jardunaldian zehar, IKTekin ekiteko aukeraren alde egin zuten eta beren proiektuak hainbat urtez iraun duten enpresa arrakastatsuak izatera eraman zituzten pertsonen hainbat kasu aurkeztuko dira. Negozio berri bati ekiteko esperientzia azalduko dute, zer-nolako zailtasunekin topo egin zuten eta nola konpondu zituzten, zer-nolako sostenguak eta laguntzak eskatu zituzten, eta negozio-ideia nola diseinatu eta egokitu zuten.

Programa:

  9:30 | Jardunaldiaren aurkezpena eta hasiera

  9:40 | Unai Bilbao – AKTING

10:20 | Gemma Zelaia – Bizzia.net y WomanSarea

11:00 | Kafea

11:30 | Fran Bodego – IkasPlay

12:10 | Patxi Echebeste – Wattio eta/edo Gerad Vidal – Enigmedia (berresteko)

12:50 | Jardunaldiaren amaiera

 

Izen-emate eta informazio gehiago:

http://www.euskadinnova.net/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/ekintek-iktekin-ekitea/9352.aspx