Galileo Masters Lehiaketaren eskualdeko aurkezpena eta hasiera (ESNC 2015)

2015/04/24

Galileo Masters 2015 lehiaketaren eskualdeko hasiera GSA (European Global Navigation Satellite System Agency) eta Anwendusgzentrum GmbH enpresen sustapenerako erakundearen partaidetzarekin

Jardunaldi honetan, alde batetik, Galileo Master ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira, eta bestetik, Europako Batzordeak Europak finantzatutako programak eta negoziorako aukerak aurkeztuko ditu.Galileo Masters 2015

Galileo Masters ekimena 2004. urtean sortu zen Bavarian, aplikazio berritzaileak sortu eta garatzeko pizgarri gisa Galileo satelite europarraren bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.

Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen arloan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bilakatu da. Sare hori industrien beharretara zuzenduta dago zeharo eta, kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.

Parte-hartzaileek informazioa eta aholkuak jasoko dituzte euren ideiak aurkezteko: kontuan hartu beharreko irizpideak, batzordearen ebaluatzeko metodologia, bete beharreko inprimakiak eta ereduak...

Programa

09:30 - 09:50  Ongietorria eta sarrera

                      Lore Martinez Axpe (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko

                      departamentuaren Informazioko Gizartearen zuzendaria)

09:50 - 10:20  Galileo Masters 2015 ekimenaren aurkezpena

                      Andreas Dippelhofer (Anwendungszentrum GmbH)

10:20 - 10:50  Teknologia berriak eta ekintzailetza erabiliz: kasu praktikoa

                      Oier Peñagarikano

10:50 - 11:10  Proposamen baten prestaketa: aholkuak, aukeratzeko irizpideak, aurreko deialdien irabazleak.

                      Dr. Oihana Otaegui (Vicomtech)

11:10 - 11:15  Hitzaldien itxiera eta esker-ematea

11:15 - 11:30  Kafea - Harremanetan jartzeko aukera