Latinoamerikako 31 udal agintarik ezagutu dituzte Foru Aldundian IKTko Gipuzkoako proiektu aurreratuak

2015/05/08

Smartcity XXI. Mendeko Hiriak jardunaldian parte hartzen dutenei harrera egin die gaur Martin Garitano diputatu nagusiak, Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak eta Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak lagunduta.

Latinoamerikako eta Angolako 31 udal arduradunek parte hartzen dute Donostiako Sustapenak antolatzen duen ekitaldi honetan. Argentina, Chile, Ekuador, Dominikar Errepublika, Mexiko, Bolibia, Kolonbia eta Angolatik etorriak dira.

Diputatu nagusiak ongietorria eman die bertaratuei, eta azpimarratu du Gipuzkoako Informazio eta Komunikazio Teknologiaren (IKT) aldeko apustua irmoa dela. Jon Peli Uriguenek adierazi die nolakoa den Euskal Herriko arkitektura instituzionala eta, lankidetza publiko-pribatuari esker, Gipuzkoa herrialde lehiakorra eta garatua dela gaur egun. Bere aldetik, Lore Martinez Axpek kontatu die zeintzuk diren Gipuzkoako proiektu garrantzitsuak IKT arloan momentu honetan.

Latinoamerikako herrialde eta hiriburu batzuekin harreman sendoak dauzka Gipuzkoak, gure IKTko enpresen lana eta beren edukiera zabaltzeko. Jardunaldi honen bidez, bilatzen da arlo horretan harremanak estutzea.