Galileo2015-Gipuzkoa Challenge (ESNC 2015)lehiaketan proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da

2015/6/15

Galileo Masters 2015

Datorren ekainaren 30a azkenengo eguna da Galileo Masters (ESNC) 2015 - Gipuzkoa Challenge lehiaketan ideiak eta proposamenak aurkezteko.

European Satellite Navigation Competition (ESNC) ("Galileo Masters") Satelite bidezko nabigazio teknologien erabilera praktikoaren inguruko enpresa ideia nazioarteko lehiaketa bat da.

Lehiaketa ezagutu

Mundu osoko estatu eta lurralde askok parte hartzen dute lehiaketan, batez ere lurralde europarrak, eta bakoitzak sari bat ematen du, tartean Gipuzkoak. Lurralde mailan sarituen artean "Galileo Master" garaikurra eta 20.000 euroko sariaren irabazlea aukeratzen da.

Lurraldeko saria irabazlearen ideia benetako enpresa bihurtzeko laguntza da, horretarako proiektuaren hasierako garapenerako bitartekoak emango zaizkio irabazleari.

Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen arloan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bilakatu da. Sare hori industrien beharretara zuzenduta dago zeharo eta, kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.