Amaiera - 2011/2015 Legealdiko memoria

2015/07/14

Pribilegio haundia izan da 4 urte hauetan Gipuzkoako Foru Aldundiko, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Departamenduari dagokion Informazio Gizartearen Zuzendaritzan lanegitea.

Industria Teknologikoak daukan garrantzia ikusita, bai harremanak egiteko moduan, negozioak egiteko eran, enpresak lehiakorragoak egiteko bilakaeran, industrian, etab. Gipuzkoa atzean ez gelditzeko ekintzak sustatzen jarraitu behar dugu. Eta gizarte moduan, gai izan behar dugu Internetek eta ondorioz industria teknologikoak zein eginkizun izan behar duen definitzeko: hausnartu al dugu daukagun bokazio teknologiko ezari buruz? Emakumeek arlo teknologikoan daukaten presentzia sinbolikoari buruz? pentsatu al dugu zein eragin izango duen lanpostu batzuk robotizatzeak? Edo milioika datuen segurtasuna bermatzeko egoki prestatutako profesionalak ditugun?  Eta eduki ezean, zein ondorio ekarriko duen horrek? Edo gure seme-alaben hezkuntzan, gure aitona-amonen zaintzan, euskararen etorkizunean, gure enpresen lehiakortasunean edo administrazioak eskaini behar duen zerbitzuan?

Industria teknologikoak etorkizuneko gizartearen garapenean garrantzia izugarria du, eta uste dut hausnarketa sakon bat falta zaigula, eragile guztion parte-hartzearekin: herritarrak, gizarte eragileak, hezkuntza sektoreak, I+G zentroak, enpresak, administrazioak… Herri ikuspegia izango duen Estrategia baten beharra dugu lehentasunak zehaztu eta baliabideak definitzeko. Teknologiak gure gizartea guztiz aldatuko du, bai ala bai, eta guk erabakitako norabidean aldatu beharko luke. SmartEuskalHerria eraikitzeko oinarri sendoak behar ditugu.

Asko gelditzen da egiteko…

Ez nuke bukatu nahi 4 urte hauetan nire lankide izan direnei eskerrak eman gabe. Gobernuko kideei, departamendukoei, prentsakoei,…Bereziki, ESKERRIK ASKO Ángel, Izaskun, Jexus eta Nati. Eskerrik asko BOSTON. Plazer haundia izan da zuek bezalako profesional eta pertsonekin lan egitea.

Espero dut, 2011-2015 Legealdiko Memoria Laburtu hau baliogarri izatea hemendik aurrera nire tokia hartuko duenarentzat. Karguak kargu, alderdiak alderdi, denon artean Gipuzkoa eraikitzen jarraitu behar dugu.
      

LORE MARTINEZ AXPE

Informazio Gizartearen Zuzendaria
Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Deptua.
Gipuzkoako Foru Aldundia

@LoreAbarik

Donostia, 2015eko Uztaila

 

GESTIO MEMORIA

Dokumentuan, labur azaltzen da zergatik hartu diren zenbait erabaki eta horiek nola gauzatu diren. Oso garrantzitsua da hori; izan ere, legegintzaldi honetan, aldaketa oso garrantzitsuak egin dira aurrekoarekin alderatuta, eta uste dugu dagokigun ingurune sozioekonomikoari egokitu zaizkiola aldaketa horiek.

ERANSKINA: INBERTSIO ETA ONURADUNEN TXOSTENA

 

INFOGRAFIA

Prestatutako infografian gure ekintza guztiak erraz ezagutu ditzakezu.

  • Zertan inbertitu dugun gure aurrekontua, kontratatu ditugun enpresak eta zenbatekoak.....
  • Gure laguntza programak eta zein entitatek jaso duten diru-laguntza...

INFORMAZIO GEHIAGO...