Galileo Master ESNC 2015-Gipuzkoa Challenge

2015/10/21

Oskar Serradilla gipuzkoarra, Mondragon Unibertsitateko ingenieritza informatikako azken ikasurteko ikaslea, Galileo Master ESNC 2015-Gipuzkoa Challenge lurraldeko sariaren irabazle hautatu dute Pothole Avoider: The Active Safety System proiektuarekin. Sistema honek gidariak ohartarazten ditu beren bidean aurkitu ditzaketen hurbileko arriskuez: errepideko zuloak, bihurgune arriskutsuak, alboko haize boladak eta izoztu edo bustitako bidezorua, besteak beste.

Lehiaketa honen sari banaketako ekitaldia atzo ospatu zen Berlinen, Satelite Masters Conference esparruan. Bertan, 24 lurralde parte-hartzaileetako irabazleak zein ziren jakinarazi zuten eta horien artean 6 sari bereziak banatu zituzten. Halaber, aurtengo irabazle nagusia ere hautatu zuten, hain zuzen ere, Enrique Martinez Asensi buru duen Valentziako taldea, POSEIDRON: Remotely piloted aircraft system for research & rescue and environmental defense proiektuarekin.

http://galileo-masters-gipuzkoa.eus/eu

http://www.esnc.info/pages/archiv/downloads/results/galileo_results2015.pdf