Gipuzkoan sortutako gailuen aplikaziorik onenak saritu ditu gaur Foru Aldundiak

2013/12/20

Epai-mahaiak aurkeztu diren APP gehienen maila altua azpimarratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren. Honako hauek dira lehikaetako irabazleak:

 

  • Kategoria profesionalean, enpresa izaerako APP onenari saria

GOZ Pro Suite – Igarle S.L.

           

  • Kategoria profesionalean, entitate batentzat garatutako APP onenari saria

EUSKAL HERRIAN  IHESI – Iametza Interaktiboas S.L.

 

  • Kategoria profesionalean, gizarte edo herritar izaerako APP onenari saria

APP DOMOALERT SECURITY –Domoalert S.L.

 

  • Amateur kategorian, enpresa izaerako APP onenari saria

IALDAMIO  - Iker Pedrosa Martinez

 

  • Amateur kategorian, gizarte edo herritar izaera duen APP onenari saria

SEGAPOTO -  Ion Lizarazu – Manex Agirrezabal

 

  • Sari berezia,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika horizontaletako bat sustatzen laguntzen duen APP onenari

ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA ANDROID ETA IOS PLATAFORMETAN

 

Elhuyar Fundazioa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Informazioko zuzendaritzak antolatutako GipuzkoAPP lehiaketaren lehen edizioak arrakasta handia izan du: lurraldeko 54 enpresa eta profesionalek aurkeztu dituzte beren proiektuak, Smartphone eta mugikorretan erabiltzeko aplikazioak, alegia.

Finala eta sari banaketa egin diren ekitaldian, Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak gure enpresek negozio alrlo honi eman dioten garrantzia azpimarratu du: "Wall Street Journalek duela gutxi argiratutako albiste batek zioen aplikazioen inguruko negozioak 25.000 milioiko ingresoak sortuko dituela aurten, iaz baino % 62 gehiago. Gaur gure gailuetan erabiltzen ditugun aplikazio gehienek (%63) ez dute zerikusirik duela urte bat genituenekin. Mundu oso aldakorra da hau".

Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak  lehiaketak izan duen harrera ona aipatu du: "54 proiektu aurkeztu izanak lehen edizio honetan, argi utzi digu gai honek sortzen duen interesa. Gipuzkoako enpresek badute aitzindari izateko gaitasuna eta gogoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak  jarraituko du IKTak laguntzen, lurraldeko sektore horrek ideiak dituelako, baduelako zeresana.

Gaurko lehiaketak 30.000 euro banatu ditu irabazleen artean. Lore Martinez Axpek aurreratu du, datorren urtean, berriro, antolatuko dela GipuzkoAPP lehiaketa, bere bigarren edizioan.

Aurkeztu diren 54 proiektuak hemen ikus daitezke: http://gipuzkoaikt.igipuzkoa.net/web/guest/apps-concursantes

Sariak