Mikroenpresak 2012: Programaren laburpena

Diru laguntzen zenbateko guzti: 550.000 €

Programa honetako diru laguntzen helburua da mikroenpresak interneten munduan sartzea modu eraginkor eta eragilean, web orriak sortzeko edo, hala dagokion kasuan, berritzeko laguntzak emanez.

Bete behar diren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko apirilaren 26ra arte
  • Proiektuen hasierako data:2012ko urtarrilaren 1tetik aurrera
  • Proiektuak justifikatzeko epea: 2012ko urriaren 26ra arte

Nork eskatu dezake diru laguntza hau

Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten MIKROENPRESAK. Horretarako, 10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioak edo balantze orokorrak 2 milioi euro ez gainditzea. Banakako enpresak eta ondasun erkidegoak barne

Baztertuak: irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak. Baita baztertzen dira enpresa horiek gaitasun teknikoak direla eta lana hori bere kabuz egiteko gai direnak. Bereziki, diru laguntza horietatik kanpo gelditzen dira oraingo edo aurreko deialdietan programaren hornitzaile izan diren enpresak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Gutxieneko 1.000 euroko  inbertsioak jarduera hauetarako:

  • Enpresaren Webgunea sortzea edo garatzea
  • Enpresa sare sozialetan sartzea
  • Webgunea berritzea edo funtzioanlitate berriak sartzea, bereziki gailu mugikorretan erabili ahal izateko egin beharreko egokitzapenei dagozkienak .

Webguneak bete beharko dituen baldintzak

  1. Gutxienez, euskaraz eta gaztelaniaz garatzea
  2. Enpresak erabil dezakeen edukien kudeatzaile bat izatea
  3. Kudeatzailea erabiltzeko oinarrizko prestakuntza eskaintzea eta webgunearen hasierako posizionatze lanak egitea; bi atal horien kostuak ezingo du diruz lagundu daitekeen kostu osoaren %20 gainditu
  4. Erraztasun/erabilgarritasun irispideak kontuan hartzea
  5. Webgunean trafiko aztertzeko sistema bat edukitzea .

Diru laguntzaren zenbatekoa

Gastuen % 40eraino eta 2.500 € gehienez enpresa eta urteko

Portzentaje horiek % 5 handituko dira emakumezko enpresari autonomoak direnean edo emakumezkoak daukan funtzioaren arabera edo emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzeko ezarritako neurrien arabera.

Enpresa bati eman ahal izango zaion gehieneko diru laguntza 3.000 € izango da, azken 3 urteei dagokienez, 2012ko urtea barne .

Enpresa eta urteko proiektu bakarra bultzatuko da

Oharra: azteketa horretatik ondorioztatuko balitz beste proiektuekiko desbideraketa nabarmena dagoela, murriztu ahal izango da diruz lagundutako kostua

Nola eskatu dezakezu diru laguntza hau

2012ko apirilaren 26ra arte eskatu dezakezu .

Sartu laguntzen atarian www.gipuzkoa.net/subvenciones.

Bilatu "Berrikuntza digitala: Mikroenpresask". Eskubiko sarrera erabili "Internet bidezko eskaera" eta bete eskaera telematikoaren 3 pausu hauek::

  • 1. urratsan Nork egiten duen eskaera.
    Enpresa eskatzailea, proiektua eta "de minimis" izeneko laguntza-aitorpenaren datuak sartu eta baimendu zerga eta Gizarte  Segurantzako betebeharretan egunean egotearen egiaztapena
  • 2. urratsan Eskaera betetzen duen dokumentazioa
    Erantsi enpresa eskatzailearen memoria xehatua, proiektuaren eskaintza zehatza, gastuen banakapena dagokion ereduaren arabera eta web orrialdearen mapa, baita beharrezkoa izan daitekela uste duzun gehigarrizko dokumentazio guztia ere.
  • 3. urratsan Berrikuspena eta Aldundira bidaltzea
    Ziurtagiri digitala erabili ez baduzu, "eskaera sinatuta" bidali beharko diguzu arigibideak jarraituz

Diru laguntzaren emakida, irizpideak eta epea

Aurkeztutako eskaera guztiak aztertuko dira eta hoien artean hautatuko dira onuradunak ondorengo balorazio irizpideei jarraituz:

  • Proiektu mota: 40 puntu
  • Enpresa sustatzailearen tamaina: 10 puntu
  • Emakumezkoen funtzioa enpresan edo emakumezkoek garatutako jarduerak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioaren alde: 20 puntu
  • Aurreko urteetan programaren diru laguntzarik jaso ez izana: 30 puntu

Oharra: ebazpenaren jakinarazpena hilabete bateko epean egingo dela ezarri da, eskaerak aurkezteko bukatzen den egunetik hasita

Noiz eta nola eskatu laguntzaren ordainketa

Laguntzaren emakida jasotzen duzun datatik aurrera, 2012ko urriaren 26ra arte ordainketa eskatzeko epea duzu. Horretarako, zure espedientean sartu, eskubiko sarrera erabiliz "Kontsultak, ordainketak, kudeaketak" eta erantsi proiektua justifikatzeko ondorengo dokumentazioa:

  • Proiektuaren memoria. Edukien kudeatzaileari buruzko informazioa sartuz, baita webgunearen erabilgarritasunari buruzkoa ere, eta kudeatzailearen erabiltzaileei eskainitako prestakuntza eta, dagokion kasuan, aurrekontuarekiko gertatutako desbideratzeak ere
  • Enpresaren web orriaren helbidea, euskeraz eta gaztelaniaz, eta eduki kudeatzailearen  administrazio gunean sartzeko pasahitzak
  • Web estatistikak: webgune berriaren trafiko azterketari buruzko txostena. (Adib.: google analytics,...)
  • Berdintasuna sustatzeko, bere kasuan, egindako neurriak frogatzen dituen jarduera memoria
  • Dagokion kasuan, proiektu berberako eskatutako eta/edo lortutako beste diru laguntzen aitorpena
  • Proiektua bukatuta egon beharko da

Kontutan hartzeko

Diru laguntzen arteko bateraezintasuna. Diru laguntza hauek ez dira helburu bererako beste diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin bateragarriak .

Ez betetzeak. Diruz lagundutako proiektuaren lana ezingo balitz bukatu, izan diren arrazoiak enpresak guri jakinaraztea ezinezkoa izango da, zeren eta honen ondorioz, diru laguntza bukatutzat eman eta eten ahal izango da, bi aldeen artean adostuta. Bestela, proiektua ez bada aurreikusita bezala egiten eta ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, zigor prozedura hasi ahal izango da.

Araudi aplikagarria

Diru laguntza programa honen 2012ko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan

©Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua