Smart Gipuzkoa 2013: Behar duzuna

Diru laguntzak, guztizko kopurua: 250.000 €. "SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA" jarduera ekonomikoa suspertzeko programa.

Enpresentzako eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu "smart" teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza…

Laguntzak: kostuen %35 (enpresako eta urteko kopuru gehienez: 40.000 €). Proiektu bakar bat lagunduko da erakundeko eta urteko.

Eskaera aurkeztu beharreko epea: 2013ko irailaren 10ra arte

Behar duzuna laguntza eskatzen baduzu:

Eskatu dirulaguntza hau

Internet bidezko eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzen ataria erabiliz.

Jakin gehiago

Finantzatutako Smart proiektuak, entitate onuradunak, programa honen memoria (emaitzak, estatistika taulak,...)

©Informazio eta Komunikazio Teknologien Sustapen Zerbitzua