Bic Gipuzkoa Berrilan

bic gipuzkoa berrilan

BIC GIPUZKOA BERRILANek koordinatzen eta antolatzen ditu erakunde arteko Enpresa Digitala ekimenak Gipuzkoan egiten dituen jarduera gehienak.

Informazio Gizartearen, interneten erabileraren, joera teknologiko berrien eta abarren inguruko jardunaldi eta ekitaldiak bultzatzeko xedeaz, Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiak lankidetza ekonomikorako hitzarmena sinatua du BERRILANekin.

Hitzarmen honen baitan egingo diren jardunaldien programazioa edo jada egin direnen bideoak eskuratu ahal izango dituzu Kongresuak, ikastaroak eta jardunaldiak gure atalean.

Enpresa Digitalak antolatutako ikastaroen programazio osoa ezagutu nahi baduzu, zoaz Euskadi+innova-ren webgunera.