Diru laguntzak – Smart LAB Gipuzkoa – 2014 Emaitzak

2014/07/16

Gipuzkoako zazpi udalerri Smart Lab programak bultzatutako proiektuak lantzeko laborategi izango dira. Arrasate, Donostia, Eibar, Hernani, Soraluze, Tolosa eta Zarautzek Smart Lab programaren zenbait proiektu teknologiko hartuko dituzte. Eraginkortasun energetikoa, osasuna eta hiriko sentsorizazioa dira esperientzia pilotuen baitako alorretako batzuk.

Programak zortzi esperientzia pilotu sustatuko ditu, hainbat Smart teknologia testuinguru errealean frogatzeko. Proiektuek guztira 500.000 euroko diru laguntza jasoko dute eta milioi bat eurotik gorako inbertsioa suposatzen dute. Guztira 27 enpresek sustatutako 15 proiektu aurkeztu ziren programara, eta 1,8 milioi eurotik gorako inbertsioa aurkeztu zen.

Enpresen zerrenda

Infografía honetan, aurkeztutako proiektuen ezaugarri bereizgarrienak eta empresa esku-hartzaileak daude ikusgai.